[itzul] inmotivado
Kepa Diegez
kepa.diegez a bildua gmail.com
As, Mar 2, 18:12:14, CET 2021
Eskerrik asko, guztioi. Uste dut *motibogabea* erabiliko dudala.
Kepa Diegez
Hau idatzi du Dorronsoro Begiristain, Koldo (k-dorronsoro a bildua ivap.eus)
erabiltzaileak (2021 mar. 2, ar. (15:33)):
> Ea pasarte honek balio dizun:
>
>
>
> HIZKUNTZALARITZA OROKORREKO IKASTAROA
>
>
>
> (…)
>
>
>
> Arbitrario hitzak ere oharpen bat eskatzen du. Garbi geratu behar da ez
> dagoela hiztunaren esku adierazlea aukeratzea (ikusiko dugu aurrerago ikur
> bat gizatalde linguistiko batek ezarria eta onartua dagoen unetik aurrera,
> ez dagoela jada gizabanakoaren eskuetan ikur horretan ezer aldatzea); esan
> nahi dugu, beraz, motibaziogabea dela, hau da, arbitrarioa dela adieraziari
> buruz, honekin ez baitu errealitatean inongo uztardura berezkorik.
>
>
>
> (…)
>
>
>
> https://www.ehu.eus/ehg/klasikoak/jaitsi?id=59&f=pdf
>
>
>
>
>
>
>
> *Hemendik:* kepa.diegez=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com <kepa.diegez=
> gmail.com a bildua mgeu.postaria.com> *Noren izenean: *Kepa Diegez
> *Bidaltze-data:* 2021(e)ko martxoa 2, asteartea 12:39
> *Hona:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Gaia:* Re: [itzul] inmotivado
>
>
>
> Eskerrik asko, Xabier, azalpen luzeagatik. Dena dela, hizkuntzalaritzako
> terminoa da, Saussurek erabilitakoa. Hauxe da pasartea:
>
>
>
> "La palabra arbitrario necesita también una observación. No debe dar idea
> de que el significante depende de la libre elección del hablante […]
> queremos decir que es *inmotivado*, es decir, arbitrario en relación al
> significado, con el cual no guarda en la realidad ningún lazo natural"
>
>
> Kepa Diegez
>
>
>
>
>
>
>
> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2021 mar. 2, ar. (12:18)):
>
> Lehenik eta behin, argitu beharko litzateke "inmotivado" horrek "motivar"
> aditzaren zein adierari heltzen dion:
>
>
>
> a) Zerbaiten arrazoiak adierazi.
>
> b) "Norbaiti zerbaitetarako gogoa sorrarazi", Euskaltzaindiaren Hiztegiak
> euskarazko "motibatu"ri onartzen dion adiera bakarrari heldurik.
>
>
>
> Normalki, gaztelaniaz, "inmotivado" hitzean, "motivar" lehenengo
> adierarekin erabiltzen da, adieraztearren eskakizun/baieztapen/akusazio
> baten arrazoiak ez direla azaldu. Bigarren adierarako, ez dugu esaten
> "estoy inmotivado", baizik eta "no tengo motivación".
>
>
>
> Hori horrela, "arrazoitu" erabiltzea egokiagoa iruditzen zait. Eta, hortik
> abiatuta, "arrazoitugabea" jarriko nuke, hitz bakarrean, "aditz
> jokatugabea" esaten den bezala. Izan ere, eta bestalde, "arrazoitu gabea",
> bi hitzetan, idazten bada, gero uztarketa-problemak sortzen dira:
> "totalmente inmotivado" ez da "guztiz arrazoitu gabea", baizik eta "guztiz
> arrazoitugabea".
>
>
>
> Ea hausnarketa horrek balio dizun.
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
> Hau idatzi du Kepa Diegez (kepa.diegez a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021
> mar. 2, ar. (09:42)):
>
> Egun on:
>
> zelan eman hori, "inmotibatua" ala "motibatu gabea"?
>
>
> Kepa Diegez
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210302/ea195482/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago