[itzul] ULERMENA
Joxemi Hernandez
joxemiher a bildua euskalnet.net
Al, Mar 22, 11:59:59, CET 2021
Gaztelaniazkoa, nire ustez, gutunen amaierako ohiko agurretako bat da:
Agradeciendo de antemano su comprensión, quedo a la espera de sus noticias.
Eta euskaraz ere beste horrenbeste:
Ulertuko duzulakoan, zure berrien zain geratzen naiz.
Ondo izan
----- Mensaje original -----
De: Ainhoa Hualde <caballerotraduccion a bildua gmail.com>
Fecha: Lunes, 22 de Marzo de 2021, 10:20 am
Asunto: Re: [itzul] ULERMENA
A: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Nik ez nuke horrela emanen, "ulerkor izatea" emanen nuke, naturalagoa delakoan bainago.
> Euskaltzaindiaren Hiztegian hitz horren bigarren adiera ikusita, "ulertzea" onar nezake, baina sarrera horren beraren adibidean ere ulertzeko ahalmenari buruz ari dela iruditzen zait.
> ulermen
> 1 iz. Ulertzeko ahalmena. Ik. adimen. Giza ulermenaren indarra.
> 2 iz. Ulertzea, aditzea. Oinarri-oinarrizko ulermen galderak ageri dira NUPeko A ereduko euskara azterketan.
> Ez dakit askorik argitu dizudan...
> Ainho
> >
Virus-free. www.avast.com
> Hau idatzi du Edurne Alegria (edurne.alegria a bildua ozone.net) erabiltzaileak (2021 mar. 19, or. (12:14)):
> Egun on, lagunok:
> Jakin nahi nuke Gipuzkoako Foru Aldudiko dokumentu hauetan azaltzen den “ulermen = comprensión” hitzaren erabilpena egokia den ala ez.
> Niretzat oso arraroa da.
> Mila esker
> Edurne Alegria
> -----------------
> Hizkuntza bat galdu egiten da
> nonbaiten bizitzeko beharrezkoa ez bada
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210322/e2098e51/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago