[itzul] trufado/a
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
Ost, Mar 24, 12:56:21, CET 2021
*trufa/boilur* kontuari dagokionez, kontua da euskaraz boilurrari *trufa *ere
esaten zaiola, *Euskaltzaindiaren Hiztegi*aren arabera:
-----------------------------------------------------------------------------
trufa2
*1* iz. *Heg.* Boilurra. *Basurdeak ez die muzin egiten landare batzuen
sustraiei, tuberkuluei edota trufei ere*.
*2* iz. *Heg.* Gozogintzako krema mota, osagai nagusitzat txokolate beltz
urtua, gurina, azukre hautsa eta arrautza gorringoa dituena. *Trufazko
izozkia*.
*3* iz. *Heg.* Krema hori kakao hautsetan edo txokolate printzetan bildurik
prestatzen den bonboi itxurako gozoa. *Opilak, txokolatezko trufa ezagunak
eta hogei bat turroi mota egiten dituzte Gasteizko Goya gozotegian*.
----------------------------------------------------------------------------
Zergatik ageri den Euskaltermen *trufatu *galderari erantzuteko, esan
liteke *trufa *izena egonda hortik ateratzen dela *trufatu *aditza (bada
noski beste adiera bat duen *trufatu *aditza ere, tradizioduna, beste
adiera bat duen *trufa *izen tradiziodunetik eratorria). Hala ere, badirudi
nahikoa izan litekeela *trufadun *erabiltzea:* pate trufaduna, indioilar
trufaduna, turroi trufaduna*.
<https://www.elhuyar.eus/>
*Alfontso Mujika Etxeberria*
*Hizkuntza eta Teknologia*
Zelai Haundi, 3 - Osinalde industrialdea - 20170 Usurbil
Tel.: 943 36 30 40 | Luzp.: 217
a.mujika a bildua elhuyar.eus | <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/>
*LEGE OHARRA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
Hau idatzi du Jon Arbizu (jarbizu a bildua traducci.com) erabiltzaileak (2021 mar.
24, az. (12:39)):
> Kaixo denoi:
>
> Errezeta batean, “trufado” ageri zaigu. Euskaltermera jo, eta “paté
> trufado”, “pavo trufado” eta “turrón trufado” aurkitu ditugu.
>
> Pentsatzen dut turroiak trufa eramango duela, eta ez boilurra, eta pateak
> eta indioilarrak, boilurra, eta ez trufa. Hiruak, ordea, trufatuak dira (4
> ponderazio-markarekin), eta arrazoia jakin nahiko nuke.
>
>
>
>
>
>
>
> [image: Descripción: Descripción: Descripción:
> cid:2176C910-31EE-43E7-8A72-ADAFD5939BBF a bildua home]
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210324/04ae71af/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.png
Mota: image/png
Tamaina: 47269 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210324/04ae71af/attachment-0001.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago