[itzul] visionario

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
Or, Mar 26, 17:44:22, CET 2021


Gaur, testu labur batean agertu zait *visionario *hitza (aski testuinguru
labur eta ilunarekin, egia esatera), baina ez RAEk ematen dion lehen
adierarekin:

*visionario*,* ria*

*De visión y -ario.*

1. adj. Dicho de una persona: Que, por su fantasía exaltada, se figura y
cree con facilidad cosas quiméricas. U. t. c. s.


baizik eta bigarrenarekin:

2. adj. Que se adelanta a su tiempo o tiene visión de futuro. Apl. a pers., u.
t. c. s.

Elhuyarren hiztegian, ez dut ikusi bigarren adiera horretako ordainik;
adiera bakarrean ematen ditu hauek guztiak:
visionario, -a
 *adj./s.* *ameslari* <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es/visionario#>,
*irudikor* <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es/visionario#>, begitaziodun

*es un visionario y dice que ha visto marcianos*: ameslaria da eta
martetarrak ikusi dituela esaten du

Eta gainerako hiztegietan ere ez.



Beraz, hasi naiz pentsatzen *bisionario *mailegatu edo ez.

Ikusi dut, ostera, "visión", adiera horrekin, sarri samar eta era askotara
eman dela gure literaturan: *ikuskari*, *ikusaldi*, *ikusgune*,
...badakizue, santuek eta iragarleek izaten dituztenak (Orotarikoan,
*begitarazio
*ere ageri da, behin bakarrik jasoa, baina txoil adiera horretakoa: (*Fr.
Leonek beste askoren artean izan zuen ondorengo begitarazio edo ikusaldia.
Ikusi zuen zelai batean [...].* Arr May 48...), ...


eta pentsatu dut *begitaraziodun *eratorpenezkoa neologismo ona izan
zitekeela (neologismo diot, ez baitut, era horretan, inon ere idoro, sarean
egindako ikerketa txikian).


Hiztegietan ez dut inon ere ikusi *bisionario *mailegaturik, eta, "legezko
hutsune" (vacío legal) horren aurrean, menturatu naiz *begitaraziodun *krimena
egikaritzera, baina beldurrez, ostera ere, "garbizale" deituko didatela eta
larrutua izanen naizela...


Baina nahiko ongi ulertzen da Fr. Leon *begitaraziodun *bat izan zela,
ezta?


*Bisionario *bat izan zela ere bai, jakina...


*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Udaberri lorea (Iparraldean),
San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
edo udalorea (Bizkaian)
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210326/71366c30/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago