[itzul] visionario
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.eus
Or, Mar 26, 20:44:45, CET 2021
Ez dirudi mailegua aukera txarra denik.
Ingelesez honela darabilte, onelook-en arabera:
visionary:
adjective
▸ with clear ideas or hopes of how something should be done or how things will be in the future
Asier Larrinaga Larrazabal
From: oskar.arana=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com [mailto:oskar.arana=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com] Noren izenean: oskar arana
Sent: viernes, 26 de marzo de 2021 17:44
To: ItzuL
Subject: [itzul] visionario
Gaur, testu labur batean agertu zait visionario hitza (aski testuinguru labur eta ilunarekin, egia esatera), baina ez RAEk ematen dion lehen adierarekin:
visionario, ria
De visión y -ario.
1. adj. Dicho de una persona: Que, por su fantasía exaltada, se figura y cree con facilidad cosas quiméricas. U. t. c. s.
baizik eta bigarrenarekin:
2. adj. Que se adelanta a su tiempo o tiene visión de futuro. Apl. a pers., u. t. c. s.
Elhuyarren hiztegian, ez dut ikusi bigarren adiera horretako ordainik; adiera bakarrean ematen ditu hauek guztiak:
visionario, -a
adj./s. ameslari<https://hiztegiak.elhuyar.eus/es/visionario>, irudikor<https://hiztegiak.elhuyar.eus/es/visionario>, begitaziodun
es un visionario y dice que ha visto marcianos: ameslaria da eta martetarrak ikusi dituela esaten du
Eta gainerako hiztegietan ere ez.
Beraz, hasi naiz pentsatzen bisionario mailegatu edo ez.
Ikusi dut, ostera, "visión", adiera horrekin, sarri samar eta era askotara eman dela gure literaturan: ikuskari, ikusaldi, ikusgune, ...badakizue, santuek eta iragarleek izaten dituztenak (Orotarikoan, begitarazio ere ageri da, behin bakarrik jasoa, baina txoil adiera horretakoa: (Fr. Leonek beste askoren artean izan zuen ondorengo begitarazio edo ikusaldia. Ikusi zuen zelai batean [...]. Arr May 48...), ...
eta pentsatu dut begitaraziodun eratorpenezkoa neologismo ona izan zitekeela (neologismo diot, ez baitut, era horretan, inon ere idoro, sarean egindako ikerketa txikian).
Hiztegietan ez dut inon ere ikusi bisionario mailegaturik, eta, "legezko hutsune" (vacío legal) horren aurrean, menturatu naiz begitaraziodun krimena egikaritzera, baina beldurrez, ostera ere, "garbizale" deituko didatela eta larrutua izanen naizela...
Baina nahiko ongi ulertzen da Fr. Leon begitaraziodun bat izan zela, ezta?
Bisionario bat izan zela ere bai, jakina...
Oskar Arana Ibabe
[Argazkia]
Udaberri lorea (Iparraldean),
San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
edo udalorea (Bizkaian)
[http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_ezkerra.jpg] <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/> [http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_eskuma.jpg] <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210326/a1f30fba/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago