[itzul] Prescripción facultativa, medikuaren aginduz?
Bittor Abarzuza
bittorbe a bildua gmail.com
Iga, Maiatza 16, 14:19:08, CEST 2021
Kaixo egun on:
Erizainek ohartarazi didate honako gogoetaren inguruan: medikuek esaten
dizutenean zerbait egin behar dela, medikuek beraiek esaten dizute ez
dutela "agintzen", preskribatzen baizik; hau da, ez da aginte kontu bat,
baizik eta ezagutza kontu bat edo jakinduria kontu bat. Horra hor
desberditasuna. Orduan, "por orden médica" esapidea zaharkitua izanen zen
eta esapide egokia "por prescripción facultativa" izanen zen.
Euskaraz, behar bada, detaile hori galduta dago itzulketetan? "Medikuaren
aginduz" agertzen da. Ez zen izanen beraz egokiagoa honako hau?:
"mediakuaren errezetaz" edota "medikuaren preskripzioaz". Azken terminoan,
bestalde, arazoak ere sor litezke, ze, preskripzioa "zuzenbidean,
denboraren igarotze hutsagatik eskubide subjektiboak eskuratu edo horiek
galtzea" baita.
Nola emanen zenukete?
Bitor
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210516/23e33470/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago