[itzul] Prescripción facultativa, medikuaren aginduz?
Dionisio Amundarain
itsasondo9 a bildua gmail.com
Iga, Maiatza 16, 16:15:21, CEST 2021
Zergatik ez medikuen gomendioz? DIONISIO A.
El dom, 16 may 2021 a las 14:20, Bittor Abarzuza (<bittorbe a bildua gmail.com>)
escribió:
> Kaixo egun on:
>
> Erizainek ohartarazi didate honako gogoetaren inguruan: medikuek esaten
> dizutenean zerbait egin behar dela, medikuek beraiek esaten dizute ez
> dutela "agintzen", preskribatzen baizik; hau da, ez da aginte kontu bat,
> baizik eta ezagutza kontu bat edo jakinduria kontu bat. Horra hor
> desberditasuna. Orduan, "por orden médica" esapidea zaharkitua izanen zen
> eta esapide egokia "por prescripción facultativa" izanen zen.
>
> Euskaraz, behar bada, detaile hori galduta dago itzulketetan? "Medikuaren
> aginduz" agertzen da. Ez zen izanen beraz egokiagoa honako hau?:
> "mediakuaren errezetaz" edota "medikuaren preskripzioaz". Azken terminoan,
> bestalde, arazoak ere sor litezke, ze, preskripzioa "zuzenbidean,
> denboraren igarotze hutsagatik eskubide subjektiboak eskuratu edo horiek
> galtzea" baita.
>
> Nola emanen zenukete?
>
> Bitor
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210516/9b4a8ea6/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago