[itzul] Prescripción facultativa, medikuaren aginduz?
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Al, Maiatza 17, 11:39:53, CEST 2021
Esango nuke "prescribir" eta "ordenar" hori nahiko bereizketa artifiziala
dela.
Zerbait "con carácter prescriptivo" xedatzen denean, agindu egiten da
(halaxe dio DRAEk ere "prescriptivo" sarrerapean:
que prescribe (preceptúa, ordena).
Medikuaren agindua ez dela "agindua"? Tira, medikuaren aginpidearen
luze-zabalaren barrenean, "agindua" da, bai.
Labur esanda: nik "medikuaren aginduz" utziko nuke. Ez dut arrazoirik
ikusten "medikuaren preskripzioz" esateko.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Edurne Alegria (edurne.alegria a bildua ozone.net) erabiltzaileak
(2021 mai. 17, al. (11:24)):
> Eta alemanez: auf ärztliche Verschreibung
>
>
>
> -----------------
>
> Hizkuntza bat galdu egiten da
>
> nonbaiten bizitzeko beharrezkoa ez bada
>
>
>
> *Hemendik:* itzul=postaria.com a bildua mgeu.postaria.com [mailto:itzul=
> postaria.com a bildua mgeu.postaria.com] *Noren izenean: *LARRINAGA LARRAZABAL,
> ASIER , ItzuL-en bidez
> *Bidaltze-data:* 2021(e)ko maiatzaren 17(a), astelehena 09:36
> *Hona:* 'ItzuL'
> *Cc:* LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
> *Gaia:* Re: [itzul] Prescripción facultativa, medikuaren aginduz?
>
>
>
>
>
> Bittor, "agindu" eta "preskripzio" hitzen artean aipatzen duzun bereizketa
> ondo azalduta dator Merrian-Webster hiztegian.
>
>
>
> prescription
>
> 3 *: *the action of laying down authoritative rules or directions
>
>
>
> Ingelesa ("on prescription") eta frantsesa ("sur prescription
> (médicale/vétérinaire)") eta gaztelania bat datozela ikusita, euskaraz ere
> bide beretik joko nuke:
>
>
>
> medikuaren preskripzioz / medikuak preskribatuta
>
>
>
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
>
>
>
>
>
> *From:* bittorbe=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com [mailto:bittorbe=
> gmail.com a bildua mgeu.postaria.com] *Noren izenean: *Bittor Abarzuza
> *Sent:* domingo, 16 de mayo de 2021 14:19
> *To:* itzul a bildua postaria.com
> *Subject:* [itzul] Prescripción facultativa, medikuaren aginduz?
>
>
>
> Kaixo egun on:
>
>
>
> Erizainek ohartarazi didate honako gogoetaren inguruan: medikuek esaten
> dizutenean zerbait egin behar dela, medikuek beraiek esaten dizute ez
> dutela "agintzen", preskribatzen baizik; hau da, ez da aginte kontu bat,
> baizik eta ezagutza kontu bat edo jakinduria kontu bat. Horra hor
> desberditasuna. Orduan, "por orden médica" esapidea zaharkitua izanen zen
> eta esapide egokia "por prescripción facultativa" izanen zen.
>
>
>
> Euskaraz, behar bada, detaile hori galduta dago itzulketetan? "Medikuaren
> aginduz" agertzen da. Ez zen izanen beraz egokiagoa honako hau?:
> "mediakuaren errezetaz" edota "medikuaren preskripzioaz". Azken terminoan,
> bestalde, arazoak ere sor litezke, ze, preskripzioa "zuzenbidean,
> denboraren igarotze hutsagatik eskubide subjektiboak eskuratu edo horiek
> galtzea" baita.
>
>
>
> Nola emanen zenukete?
>
>
>
> Bitor
>
>
>
> [image: Bidaltzaileak irudia kendu du.]
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>
> [image: Bidaltzaileak irudia kendu du.]
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210517/cf3bac16/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 12620 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210517/cf3bac16/attachment-0001.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago