[itzul] Prescripción facultativa, medikuaren aginduz?

Bittor Abarzuza bittorbe a bildua gmail.com
As, Maiatza 18, 10:54:02, CEST 2021


Agian, zuk esaten duzun moduan, Xabier, izan daiteke praktikan; ze, azken
finean pazientearendako tratamenduari dagokionez, medikuek “azken hitza”
badute, baita lehenbizikoa ere. Beraz, diotena agindua da, ezbairik gabe.
Baina, kontua da ñabardura bat izan daitekeela horretan (mugak lausoak
izanik praktikan ere); dirudienez hainbat medikuri ez baitzaiela gustatzen
“agintzea” edo “POM” ohartxo hori ikustea (“por Orden médica", alegia) eta
esan nahiago omen dute beraiek “preskribitu” egiten dutela. Zeri datxekio
erabilera “goxoago” hori? Bere agintea jakindurian edo ezagutzan
oinarritutako agindua den horri; beraz ez da agintekeria latinezko esapide
honetan agertzen den moduan:

“Hoc volo, sic jubeo, sit pro ratione voluntas” : nahi dut, agindu egiten
dut, izan bedi ene borondatea aski arrazoi.

*Kintana, Xabier et al.: Hiztegia 80: euskara espainiera, espainiera
euskara. Bigarren argt. Zuzendua eta gehitua. Bilbo : Elkar, 1980.
“Latinezko eta beste esaldi batzu”, XIV or.: “ Juvenalen bertso bat
(Satirak, VI, 223) emakume baten ahoan jarria. Borontate arbitrario batez
esaten dira.*

Beraz, tratamendua “pre-” idatzia dago, nolabait eta ez da nolanahiko
agindua, agindu aditu edota ikasia da, “pre-“ ikasia. Ez da imposatzen den
edozein agindu, jerarkia hutsean oinarritutakoa, alegia.

Xehetasunak xehetasun, berez agindua izaten da eta momentu  batean
zalantzan ere jar daiteke jerarkian toki baxuago batean dagoen norbaitek
hala jarria, erizainak adibidez, medikua konturatu ez den zerbaitez
konturatu delako; baina, betiere, arrazoituta behar du izan,  eta, oso,
medikuntza arloko bere ezagutza maila, ustez, baxuagoa *"ei" *delako.

Hauek horrela eta kultur testuingurua ikusita (besteok ohartarazi duten
bezala), “medikuaren preskripzioz” egokitzat jotzen ahal da, nik uste. Eta
“mediakuaren gomendioz” ontzat ere joko nuke.

Horiek dira argudioak, Xabier; zu zorrotza (era positiboan esanda, jakina)
eta fina izaten zara itzulketa kontu hauetan, baina  ez zait gehiago
okurritzen…

Mila esker, Bitor

Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2021 mai. 17, al. (21:01)):

> Esango nuke "prescribir" eta "ordenar" hori nahiko bereizketa artifiziala
> dela.
> Zerbait "con carácter prescriptivo" xedatzen denean, agindu egiten da
> (halaxe dio DRAEk ere "prescriptivo" sarrerapean:
>
> que prescribe (preceptúa, ordena).
>
> Medikuaren agindua ez dela "agindua"? Tira, medikuaren aginpidearen
> luze-zabalaren barrenean, "agindua" da, bai.
>
> Labur esanda: nik "medikuaren aginduz" utziko nuke. Ez dut arrazoirik
> ikusten "medikuaren preskripzioz" esateko.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Edurne Alegria (edurne.alegria a bildua ozone.net) erabiltzaileak
> (2021 mai. 17, al. (11:24)):
>
>> Eta alemanez: auf ärztliche Verschreibung
>>
>>
>>
>> -----------------
>>
>> Hizkuntza bat galdu egiten da
>>
>> nonbaiten bizitzeko beharrezkoa ez bada
>>
>>
>>
>> *Hemendik:* itzul=postaria.com a bildua mgeu.postaria.com [mailto:itzul=
>> postaria.com a bildua mgeu.postaria.com] *Noren izenean: *LARRINAGA LARRAZABAL,
>> ASIER , ItzuL-en bidez
>> *Bidaltze-data:* 2021(e)ko maiatzaren 17(a), astelehena 09:36
>> *Hona:* 'ItzuL'
>> *Cc:* LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
>> *Gaia:* Re: [itzul] Prescripción facultativa, medikuaren aginduz?
>>
>>
>>
>>
>>
>> Bittor, "agindu" eta "preskripzio" hitzen artean aipatzen duzun
>> bereizketa ondo azalduta dator Merrian-Webster hiztegian.
>>
>>
>>
>> prescription
>>
>> 3 *: *the action of laying down authoritative rules or directions
>>
>>
>>
>> Ingelesa ("on prescription") eta frantsesa ("sur prescription
>> (médicale/vétérinaire)") eta gaztelania bat datozela ikusita, euskaraz ere
>> bide beretik joko nuke:
>>
>>
>>
>>                 medikuaren preskripzioz / medikuak preskribatuta
>>
>>
>>
>>
>>
>> Asier Larrinaga Larrazabal
>>
>>
>>
>>
>>
>> *From:* bittorbe=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com [mailto:bittorbe=
>> gmail.com a bildua mgeu.postaria.com] *Noren izenean: *Bittor Abarzuza
>> *Sent:* domingo, 16 de mayo de 2021 14:19
>> *To:* itzul a bildua postaria.com
>> *Subject:* [itzul] Prescripción facultativa, medikuaren aginduz?
>>
>>
>>
>> Kaixo egun on:
>>
>>
>>
>> Erizainek ohartarazi didate honako gogoetaren inguruan: medikuek esaten
>> dizutenean zerbait egin behar dela, medikuek beraiek esaten dizute ez
>> dutela "agintzen", preskribatzen baizik; hau da, ez da aginte kontu bat,
>> baizik eta ezagutza kontu bat edo jakinduria kontu bat. Horra hor
>> desberditasuna. Orduan,  "por orden médica" esapidea zaharkitua izanen zen
>> eta esapide egokia "por prescripción facultativa" izanen zen.
>>
>>
>>
>> Euskaraz, behar bada, detaile hori galduta dago itzulketetan? "Medikuaren
>> aginduz" agertzen da. Ez zen izanen beraz egokiagoa honako hau?:
>> "mediakuaren errezetaz" edota "medikuaren preskripzioaz". Azken terminoan,
>> bestalde, arazoak ere sor litezke, ze, preskripzioa "zuzenbidean,
>> denboraren igarotze hutsagatik eskubide subjektiboak eskuratu edo horiek
>> galtzea" baita.
>>
>>
>>
>> Nola emanen zenukete?
>>
>>
>>
>> Bitor
>>
>>
>>
>> [image: Bidaltzaileak irudia kendu du.]
>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>>
>> [image: Bidaltzaileak irudia kendu du.]
>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>>
>>
>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210518/9cb092fe/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 12620 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210518/9cb092fe/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago