[itzul] Prescripción facultativa, medikuaren aginduz?

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
As, Maiatza 18, 13:53:59, CEST 2021


Eskertzen dizkizut azalpen guztiak, Bitor, eta ulertzen dizut nondik zoazen.
Baina azken batean esaten ari zarena da mediku batzuek nahiago dutela
"prescripción" hitza "orden"en ordez, BERAIEI "samurrago" egiten zaielako
"orden" baino.
Ulertuko nuke euskaraz "preskripzio" erabiltzea, esate baterako,
elkarrizketa bat euskaratzean, zeinean mediku batek propio ohartarazten
baitu "yo no ordeno, señora: yo prescribo" (adibidez).
Baina "prescribir" hitza ez da medikuek asmaturikoa, ez eta hertsiki
medikuntzakoa den terminologiakoa ere, eta daukan esanahia, bai
"prescribir"ena, bai "prescripción"ena, bai "prescriptivo"rena ere,
aginduzkoa da. Ez, noski, nik esaten dudalako, baizik eta hala dagoelako
jasota eta erabilita. Halatan, adibidez, desberdintzen dira "preskripzioa"
eta "deskripzioa". Tankera horretako hizkera teknikorako egokia iruditzen
zait "preskripzio", baina "por prescripción facultativa" bezain esaera
ohiko baterako, naturalena (eta esanahi aldetik guztiz doitua) "medikuaren
aginduz" iruditzen zait.

Xabier

Hau idatzi du Bittor Abarzuza (bittorbe a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021
mai. 18, ar. (10:54)):

> Agian, zuk esaten duzun moduan, Xabier, izan daiteke praktikan; ze, azken
> finean pazientearendako tratamenduari dagokionez, medikuek “azken hitza”
> badute, baita lehenbizikoa ere. Beraz, diotena agindua da, ezbairik gabe.
> Baina, kontua da ñabardura bat izan daitekeela horretan (mugak lausoak
> izanik praktikan ere); dirudienez hainbat medikuri ez baitzaiela gustatzen
> “agintzea” edo “POM” ohartxo hori ikustea (“por Orden médica", alegia) eta
> esan nahiago omen dute beraiek “preskribitu” egiten dutela. Zeri datxekio
> erabilera “goxoago” hori? Bere agintea jakindurian edo ezagutzan
> oinarritutako agindua den horri; beraz ez da agintekeria latinezko esapide
> honetan agertzen den moduan:
>
> “Hoc volo, sic jubeo, sit pro ratione voluntas” : nahi dut, agindu egiten
> dut, izan bedi ene borondatea aski arrazoi.
>
> *Kintana, Xabier et al.: Hiztegia 80: euskara espainiera, espainiera
> euskara. Bigarren argt. Zuzendua eta gehitua. Bilbo : Elkar, 1980.
> “Latinezko eta beste esaldi batzu”, XIV or.: “ Juvenalen bertso bat
> (Satirak, VI, 223) emakume baten ahoan jarria. Borontate arbitrario batez
> esaten dira.*
>
> Beraz, tratamendua “pre-” idatzia dago, nolabait eta ez da nolanahiko
> agindua, agindu aditu edota ikasia da, “pre-“ ikasia. Ez da imposatzen den
> edozein agindu, jerarkia hutsean oinarritutakoa, alegia.
>
> Xehetasunak xehetasun, berez agindua izaten da eta momentu  batean
> zalantzan ere jar daiteke jerarkian toki baxuago batean dagoen norbaitek
> hala jarria, erizainak adibidez, medikua konturatu ez den zerbaitez
> konturatu delako; baina, betiere, arrazoituta behar du izan,  eta, oso,
> medikuntza arloko bere ezagutza maila, ustez, baxuagoa *"ei" *delako.
>
> Hauek horrela eta kultur testuingurua ikusita (besteok ohartarazi duten
> bezala), “medikuaren preskripzioz” egokitzat jotzen ahal da, nik uste. Eta
> “mediakuaren gomendioz” ontzat ere joko nuke.
>
> Horiek dira argudioak, Xabier; zu zorrotza (era positiboan esanda, jakina)
> eta fina izaten zara itzulketa kontu hauetan, baina  ez zait gehiago
> okurritzen…
>
> Mila esker, Bitor
>
> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2021 mai. 17, al. (21:01)):
>
>> Esango nuke "prescribir" eta "ordenar" hori nahiko bereizketa artifiziala
>> dela.
>> Zerbait "con carácter prescriptivo" xedatzen denean, agindu egiten da
>> (halaxe dio DRAEk ere "prescriptivo" sarrerapean:
>>
>> que prescribe (preceptúa, ordena).
>>
>> Medikuaren agindua ez dela "agindua"? Tira, medikuaren aginpidearen
>> luze-zabalaren barrenean, "agindua" da, bai.
>>
>> Labur esanda: nik "medikuaren aginduz" utziko nuke. Ez dut arrazoirik
>> ikusten "medikuaren preskripzioz" esateko.
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>> Hau idatzi du Edurne Alegria (edurne.alegria a bildua ozone.net) erabiltzaileak
>> (2021 mai. 17, al. (11:24)):
>>
>>> Eta alemanez: auf ärztliche Verschreibung
>>>
>>>
>>>
>>> -----------------
>>>
>>> Hizkuntza bat galdu egiten da
>>>
>>> nonbaiten bizitzeko beharrezkoa ez bada
>>>
>>>
>>>
>>> *Hemendik:* itzul=postaria.com a bildua mgeu.postaria.com [mailto:itzul=
>>> postaria.com a bildua mgeu.postaria.com] *Noren izenean: *LARRINAGA LARRAZABAL,
>>> ASIER , ItzuL-en bidez
>>> *Bidaltze-data:* 2021(e)ko maiatzaren 17(a), astelehena 09:36
>>> *Hona:* 'ItzuL'
>>> *Cc:* LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
>>> *Gaia:* Re: [itzul] Prescripción facultativa, medikuaren aginduz?
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> Bittor, "agindu" eta "preskripzio" hitzen artean aipatzen duzun
>>> bereizketa ondo azalduta dator Merrian-Webster hiztegian.
>>>
>>>
>>>
>>> prescription
>>>
>>> 3 *: *the action of laying down authoritative rules or directions
>>>
>>>
>>>
>>> Ingelesa ("on prescription") eta frantsesa ("sur prescription
>>> (médicale/vétérinaire)") eta gaztelania bat datozela ikusita, euskaraz ere
>>> bide beretik joko nuke:
>>>
>>>
>>>
>>>                 medikuaren preskripzioz / medikuak preskribatuta
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> Asier Larrinaga Larrazabal
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> *From:* bittorbe=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com [mailto:bittorbe=
>>> gmail.com a bildua mgeu.postaria.com] *Noren izenean: *Bittor Abarzuza
>>> *Sent:* domingo, 16 de mayo de 2021 14:19
>>> *To:* itzul a bildua postaria.com
>>> *Subject:* [itzul] Prescripción facultativa, medikuaren aginduz?
>>>
>>>
>>>
>>> Kaixo egun on:
>>>
>>>
>>>
>>> Erizainek ohartarazi didate honako gogoetaren inguruan: medikuek esaten
>>> dizutenean zerbait egin behar dela, medikuek beraiek esaten dizute ez
>>> dutela "agintzen", preskribatzen baizik; hau da, ez da aginte kontu bat,
>>> baizik eta ezagutza kontu bat edo jakinduria kontu bat. Horra hor
>>> desberditasuna. Orduan,  "por orden médica" esapidea zaharkitua izanen zen
>>> eta esapide egokia "por prescripción facultativa" izanen zen.
>>>
>>>
>>>
>>> Euskaraz, behar bada, detaile hori galduta dago itzulketetan?
>>> "Medikuaren aginduz" agertzen da. Ez zen izanen beraz egokiagoa honako
>>> hau?: "mediakuaren errezetaz" edota "medikuaren preskripzioaz". Azken
>>> terminoan, bestalde, arazoak ere sor litezke, ze, preskripzioa
>>> "zuzenbidean, denboraren igarotze hutsagatik eskubide subjektiboak eskuratu
>>> edo horiek galtzea" baita.
>>>
>>>
>>>
>>> Nola emanen zenukete?
>>>
>>>
>>>
>>> Bitor
>>>
>>>
>>>
>>> [image: Bidaltzaileak irudia kendu du.]
>>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>>>
>>> [image: Bidaltzaileak irudia kendu du.]
>>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210518/609bbc80/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 12620 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210518/609bbc80/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago