[itzul] Prescripción facultativa, medikuaren aginduz?

Edurne Alegria edurne.alegria a bildua ozone.net
As, Maiatza 18, 12:54:28, CEST 2021


Hauek horrela eta kultur testuingurua ikusita (besteok ohartarazi duten bezala), “medikuaren preskripzioz” egokitzat jotzen ahal da, nik uste. Eta “mediakuaren gomendioz” ontzat ere joko nuke.

Bata maileguz eta bestea euskaraz

 

Edurne

-----------------

Hizkuntza bat galdu egiten da 

nonbaiten bizitzeko beharrezkoa ez bada

 

Hemendik: bittorbe=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com [mailto:bittorbe=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com] Noren izenean: Bittor Abarzuza
Bidaltze-data: 2021(e)ko maiatzaren 18(a), asteartea 10:54
Hona: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Prescripción facultativa, medikuaren aginduz?

 

Agian, zuk esaten duzun moduan, Xabier, izan daiteke praktikan; ze, azken finean pazientearendako tratamenduari dagokionez, medikuek “azken hitza” badute, baita lehenbizikoa ere. Beraz, diotena agindua da, ezbairik gabe. Baina, kontua da ñabardura bat izan daitekeela horretan (mugak lausoak izanik praktikan ere); dirudienez hainbat medikuri ez baitzaiela gustatzen “agintzea” edo “POM” ohartxo hori ikustea (“por Orden médica", alegia) eta esan nahiago omen dute beraiek “preskribitu” egiten dutela. Zeri datxekio erabilera “goxoago” hori? Bere agintea jakindurian edo ezagutzan oinarritutako agindua den horri; beraz ez da agintekeria latinezko esapide honetan agertzen den moduan: 

“Hoc volo, sic jubeo, sit pro ratione voluntas” : nahi dut, agindu egiten dut, izan bedi ene borondatea aski arrazoi.

Kintana, Xabier et al.: Hiztegia 80: euskara espainiera, espainiera euskara. Bigarren argt. Zuzendua eta gehitua. Bilbo : Elkar, 1980. “Latinezko eta beste esaldi batzu”, XIV or.: “ Juvenalen bertso bat (Satirak, VI, 223) emakume baten ahoan jarria. Borontate arbitrario batez esaten dira.

Beraz, tratamendua “pre-” idatzia dago, nolabait eta ez da nolanahiko agindua, agindu aditu edota ikasia da, “pre-“ ikasia. Ez da imposatzen den edozein agindu, jerarkia hutsean oinarritutakoa, alegia.

Xehetasunak xehetasun, berez agindua izaten da eta momentu  batean zalantzan ere jar daiteke jerarkian toki baxuago batean dagoen norbaitek hala jarria, erizainak adibidez, medikua konturatu ez den zerbaitez konturatu delako; baina, betiere, arrazoituta behar du izan,  eta, oso, medikuntza arloko bere ezagutza maila, ustez, baxuagoa "ei" delako.

Hauek horrela eta kultur testuingurua ikusita (besteok ohartarazi duten bezala), “medikuaren preskripzioz” egokitzat jotzen ahal da, nik uste. Eta “mediakuaren gomendioz” ontzat ere joko nuke.

Horiek dira argudioak, Xabier; zu zorrotza (era positiboan esanda, jakina) eta fina izaten zara itzulketa kontu hauetan, baina  ez zait gehiago okurritzen…

Mila esker, Bitor

 

Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com <mailto:allurritza a bildua gmail.com> ) erabiltzaileak (2021 mai. 17, al. (21:01)):

Esango nuke "prescribir" eta "ordenar" hori nahiko bereizketa artifiziala dela.

Zerbait "con carácter prescriptivo" xedatzen denean, agindu egiten da (halaxe dio DRAEk ere "prescriptivo" sarrerapean: 

 

que prescribe (preceptúa, ordena).

 

Medikuaren agindua ez dela "agindua"? Tira, medikuaren aginpidearen luze-zabalaren barrenean, "agindua" da, bai. 

 

Labur esanda: nik "medikuaren aginduz" utziko nuke. Ez dut arrazoirik ikusten "medikuaren preskripzioz" esateko.

 

Xabier Aristegieta

 

Hau idatzi du Edurne Alegria (edurne.alegria a bildua ozone.net <mailto:edurne.alegria a bildua ozone.net> ) erabiltzaileak (2021 mai. 17, al. (11:24)):

Eta alemanez: auf ärztliche Verschreibung

 

-----------------

Hizkuntza bat galdu egiten da 

nonbaiten bizitzeko beharrezkoa ez bada

 

Hemendik: itzul=postaria.com a bildua mgeu.postaria.com <mailto:postaria.com a bildua mgeu.postaria.com>  [mailto:itzul <mailto:itzul> =postaria.com a bildua mgeu.postaria.com <mailto:postaria.com a bildua mgeu.postaria.com> ] Noren izenean: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER , ItzuL-en bidez
Bidaltze-data: 2021(e)ko maiatzaren 17(a), astelehena 09:36
Hona: 'ItzuL'
Cc: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
Gaia: Re: [itzul] Prescripción facultativa, medikuaren aginduz?

 

 

Bittor, "agindu" eta "preskripzio" hitzen artean aipatzen duzun bereizketa ondo azalduta dator Merrian-Webster hiztegian.

 

prescription

3 : the action of laying down authoritative rules or directions 

 

Ingelesa ("on prescription") eta frantsesa ("sur prescription (médicale/vétérinaire)") eta gaztelania bat datozela ikusita, euskaraz ere bide beretik joko nuke:

 

                medikuaren preskripzioz / medikuak preskribatuta

 

 

Asier Larrinaga Larrazabal

 

 

From: bittorbe=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com <mailto:gmail.com a bildua mgeu.postaria.com>  [mailto:bittorbe <mailto:bittorbe> =gmail.com a bildua mgeu.postaria.com <mailto:gmail.com a bildua mgeu.postaria.com> ] Noren izenean: Bittor Abarzuza
Sent: domingo, 16 de mayo de 2021 14:19
To: itzul a bildua postaria.com <mailto:itzul a bildua postaria.com> 
Subject: [itzul] Prescripción facultativa, medikuaren aginduz?

 

Kaixo egun on:

 

Erizainek ohartarazi didate honako gogoetaren inguruan: medikuek esaten dizutenean zerbait egin behar dela, medikuek beraiek esaten dizute ez dutela "agintzen", preskribatzen baizik; hau da, ez da aginte kontu bat, baizik eta ezagutza kontu bat edo jakinduria kontu bat. Horra hor desberditasuna. Orduan,  "por orden médica" esapidea zaharkitua izanen zen eta esapide egokia "por prescripción facultativa" izanen zen.

 

Euskaraz, behar bada, detaile hori galduta dago itzulketetan? "Medikuaren aginduz" agertzen da. Ez zen izanen beraz egokiagoa honako hau?: "mediakuaren errezetaz" edota "medikuaren preskripzioaz". Azken terminoan, bestalde, arazoak ere sor litezke, ze, preskripzioa "zuzenbidean, denboraren igarotze hutsagatik eskubide subjektiboak eskuratu edo horiek galtzea" baita.

 

Nola emanen zenukete?

 

Bitor


 

 <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/> 

 <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/> 

 

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210518/b930dd0b/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 12620 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210518/b930dd0b/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago