[itzul] Prescripción facultativa, medikuaren aginduz?
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
As, Maiatza 18, 15:42:28, CEST 2021
Oso arrazoizkoa iruditzen zait esaten duzun guztia, Asier, eta nik ere
sinatuko nuke zure mezua, goitik behera.
Baina galdera bat: "medikuaren aginduz" espresiotik inork uler al lezake
"por prescripción facultativa"z bestelakorik?
Eta beste galdera bat: "preskripzio" jartzekotan, ez al genuke
"fakultatibo" ere jarri beharko? "Médico" eta "facultativo" ez baitira
gaztelaniaz sinonimo.
Orduan, aukeratu: "medikuaren aginduz" ala "fakultatiboaren
preskripzioz/preskripzio fakultatiboz".
Nik argi dut nire aukera.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER , ItzuL-en bidez (
itzul a bildua postaria.com) erabiltzaileak (2021 mai. 18, ar. (15:03)):
>
>
> Gogoeta pare bat.
>
>
>
> 1. Euskaraz, errazegi gutxiesten dugu hizkerak bereiztearen garrantzia.
> «Medikuak preskribatu dit» eta «medikuak agindu dit» esangura aldetik
> hertsiki sinonimoak izango balira ere, lehena ez legoke sobran euskaraz,
> (Medikuntzako) hizkera teknikoan tokia izango luke eta.
>
>
>
> 2. Euskara guztia ez dago Euskaltzaindiaren Hiztegian. Gaztelania guztia
> ez dago DRAEn. Ekonomiako, gizarte-erantzukineko, hedabideetako eta beste
> arlo batzuetako argota darabiltenek ondo dakite zertaz ari diren
> “preskriptore” esaten dutenean. Honetaz:
>
>
>
> https://www.economiasimple.net/glosario/prescriptor
>
>
>
> Adiera aldetik, “preskriptore” hori hurbil dago “medikuaren preskripzioz“
> esapidetik, eta urrun agindu, ordena eta manuetatik.
>
>
>
> Berriro dakart Merrian-Websterren definizioa, ezin zehatzagoa baita.
>
>
>
> prescription
>
> 3 : the action of laying down authoritative rules or directions
>
>
>
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210518/818a0533/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago