[itzul] Jarduera eta ariketa fisikoa

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
As, Aza 9, 09:44:38, CET 2021


Egun on:

Esku artean dudan testu batean, *jarduera fisikoa* eta *ariketa fisikoa*
terminoak bereizten dira, eta, batzuetan, biak batera agertzen direnean, ez
dakit nahikoa den *fisiko *behin bakarrik jartzea ala beharrezkoa den bi
terminoetan agertzea.

Adibidez:

*Jarduera eta ariketa fisikoaren onurak*: alegia, *jarduera fisikoaren eta
ariketa fisikoaren onurak* esan nahi luke berez, eta iruditzen zait *fisiko
*errepikatzen ez badugu arriskua dagoela* [jarduera] eta [ariketa
fisikoaren onurak]* ulertzeko (hau da, batetik, jarduera, eta, bestetik,
ariketa fisikoaren onurak).

*Jarduera eta ariketa fisikoak gaixotasunak gutxitzen laguntzen du*: berez,*
jarduera fisikoak eta ariketa gaixotasunak gutxitzen fisikoak laguntzen
dute*; hor, gainera, gorabehera txiki bat sortzen da
aditz-komunztadurarekin (singularra/plurala).

Zer diozue? Zilegi da halakoetan elipsira jotzea? Ezezkoan nago, baina pisu
samarra egiten zait aldiro *fisiko *errepikatzen ibili beharra, egia esan.

Eskerrik asko,

Amaia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211109/69f7b2ef/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago