[itzul] Jarduera eta ariketa fisikoa

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
As, Aza 9, 10:05:12, CET 2021


Terminoak badira, nik ez nuke elipsirik egingo. Gainera, uste dut
aditz-komunztaduran plurala beste aukerarik ez dagoela ("jarduera eta
ariketa fisikoa" singularrean komunztatuta, kontzeptu bakarra dela uler
liteke). Egia da astuna izango dela errepikatzea, baina, testuan argi
baldin badago zertaz ari zaren jada kontzeptu aurkeztuak eta ezagunak
direlako (eta testu horretan fisikoa ez den bestelako jarduera edo
ariketaren batekin nahasteko arriskurik ez badago), beharbada *fisiko *erabat
ken liteke, eta* jarduera eta ariketa* bakarrik erabili aurkeztu ondorengo
agerraldietan.
<https://www.elhuyar.eus/>

*Alfontso Mujika Etxeberria*

*Hizkuntza eta Teknologia*


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217

a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>

<https://www.elhuyar.eus/>

*PRIBATUTASUN-POLITIKA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>


Hau idatzi du Amaia Apalauza (amaia.apalauza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2021 aza. 9, ar. (09:46)):

> Egun on:
>
> Esku artean dudan testu batean, *jarduera fisikoa* eta *ariketa fisikoa*
> terminoak bereizten dira, eta, batzuetan, biak batera agertzen direnean, ez
> dakit nahikoa den *fisiko *behin bakarrik jartzea ala beharrezkoa den bi
> terminoetan agertzea.
>
> Adibidez:
>
> *Jarduera eta ariketa fisikoaren onurak*: alegia, *jarduera fisikoaren
> eta ariketa fisikoaren onurak* esan nahi luke berez, eta iruditzen zait *fisiko
> *errepikatzen ez badugu arriskua dagoela* [jarduera] eta [ariketa
> fisikoaren onurak]* ulertzeko (hau da, batetik, jarduera, eta, bestetik,
> ariketa fisikoaren onurak).
>
> *Jarduera eta ariketa fisikoak gaixotasunak gutxitzen laguntzen du*:
> berez,* jarduera fisikoak eta ariketa gaixotasunak gutxitzen fisikoak
> laguntzen dute*; hor, gainera, gorabehera txiki bat sortzen da
> aditz-komunztadurarekin (singularra/plurala).
>
> Zer diozue? Zilegi da halakoetan elipsira jotzea? Ezezkoan nago, baina
> pisu samarra egiten zait aldiro *fisiko *errepikatzen ibili beharra, egia
> esan.
>
> Eskerrik asko,
>
> Amaia
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211109/fac0183d/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago