[itzul] Jarduera eta ariketa fisikoa

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
As, Aza 9, 11:16:35, CET 2021


Arrazoi duzu, Alfontso. Bide horixe proposatuko diot egileari.

Esker mila,

Amaia

Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2021 aza. 9, ar. (10:28)):

> Terminoak badira, nik ez nuke elipsirik egingo. Gainera, uste dut
> aditz-komunztaduran plurala beste aukerarik ez dagoela ("jarduera eta
> ariketa fisikoa" singularrean komunztatuta, kontzeptu bakarra dela uler
> liteke). Egia da astuna izango dela errepikatzea, baina, testuan argi
> baldin badago zertaz ari zaren jada kontzeptu aurkeztuak eta ezagunak
> direlako (eta testu horretan fisikoa ez den bestelako jarduera edo
> ariketaren batekin nahasteko arriskurik ez badago), beharbada *fisiko *erabat
> ken liteke, eta* jarduera eta ariketa* bakarrik erabili aurkeztu
> ondorengo agerraldietan.
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>
> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *PRIBATUTASUN-POLITIKA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>
>
> Hau idatzi du Amaia Apalauza (amaia.apalauza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2021 aza. 9, ar. (09:46)):
>
>> Egun on:
>>
>> Esku artean dudan testu batean, *jarduera fisikoa* eta *ariketa fisikoa*
>> terminoak bereizten dira, eta, batzuetan, biak batera agertzen direnean, ez
>> dakit nahikoa den *fisiko *behin bakarrik jartzea ala beharrezkoa den bi
>> terminoetan agertzea.
>>
>> Adibidez:
>>
>> *Jarduera eta ariketa fisikoaren onurak*: alegia, *jarduera fisikoaren
>> eta ariketa fisikoaren onurak* esan nahi luke berez, eta iruditzen zait *fisiko
>> *errepikatzen ez badugu arriskua dagoela* [jarduera] eta [ariketa
>> fisikoaren onurak]* ulertzeko (hau da, batetik, jarduera, eta, bestetik,
>> ariketa fisikoaren onurak).
>>
>> *Jarduera eta ariketa fisikoak gaixotasunak gutxitzen laguntzen du*:
>> berez,* jarduera fisikoak eta ariketa gaixotasunak gutxitzen fisikoak
>> laguntzen dute*; hor, gainera, gorabehera txiki bat sortzen da
>> aditz-komunztadurarekin (singularra/plurala).
>>
>> Zer diozue? Zilegi da halakoetan elipsira jotzea? Ezezkoan nago, baina
>> pisu samarra egiten zait aldiro *fisiko *errepikatzen ibili beharra,
>> egia esan.
>>
>> Eskerrik asko,
>>
>> Amaia
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211109/364a716a/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago