[itzul] Tradoseko memoria bateko hizkuntza-aldaera aldatzeko aukera
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus
Al, Aza 29, 09:03:04, CET 2021
> Badauzkagu Tradoseko memoria batzuk ES-EU hizkuntza-bikoterako, baina
> euretariko bat 'Spanish (Modern) - Basque (Basque)' bikoterako da eta
> beste batzuk 'Spanish (Spain, International Sort) - Basque (Basque)'
> bikoterako. Badago modurik lehenengo memoriako 'Spanish (Modern)'
> ezaugarri hori 'Spanish (Spain, International Sort)' bihurtzeko eta
> besteekin batera erabiltzeko?
Uste dut modurik onena dela SDLTM fitxategia eskuz irekitzea eta
aldatzea, testu editore neutro batekin; hau da, ez MS Word-ekin, baizik,
esate baterako EditPad Lite <https://www.editpadlite.com/>-rekin.
Itzulpen memoria fitxategietan, hizkuntzaren ezarpena goiburuan dago
beti, erraza gertatuko zaizue identifikatzea, SOURCE LANGUAGE eta TARGET
LANGUAGE. Kopiatu zuentzat egokia den ezarpena memoria batetik, itsatsi
beste memorian eta gorde fitxategia, SDLTM luzapena aldatu gabe.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211129/789e0087/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago