[itzul] Tradoseko memoria bateko hizkuntza-aldaera aldatzeko aukera

Alberto Martínez de la Cuadra albertomartinezdelacuadra a bildua gmail.com
Al, Aza 29, 11:18:00, CET 2021


Eskerrik asko!

Hau idatzi du Gotzon Egia (gegia a bildua gipuzkoa.eus) erabiltzaileak (2021 aza.
29, al. (09:03)):

>
> Badauzkagu Tradoseko memoria batzuk ES-EU hizkuntza-bikoterako, baina
> euretariko bat 'Spanish (Modern) - Basque (Basque)' bikoterako da eta beste
> batzuk 'Spanish (Spain, International Sort) - Basque (Basque)' bikoterako.
> Badago modurik lehenengo memoriako 'Spanish (Modern)' ezaugarri hori
> 'Spanish (Spain, International Sort)' bihurtzeko eta besteekin batera
> erabiltzeko?
>
> Uste dut modurik onena dela SDLTM fitxategia eskuz irekitzea eta aldatzea,
> testu editore neutro batekin; hau da, ez MS Word-ekin, baizik, esate
> baterako EditPad Lite <https://www.editpadlite.com/>-rekin.
>
> Itzulpen memoria fitxategietan, hizkuntzaren ezarpena goiburuan dago beti,
> erraza gertatuko zaizue identifikatzea, SOURCE LANGUAGE eta TARGET
> LANGUAGE. Kopiatu zuentzat egokia den ezarpena memoria batetik, itsatsi
> beste memorian eta gorde fitxategia, SDLTM luzapena aldatu gabe.
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.eus
> 43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211129/db62d913/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago