[itzul] imagen remanente / afterimage

IBAŅEZ SAN ROMAN, Iņaki iibanez a bildua gipuzkoa.eus
Al, Aza 29, 15:10:51, CET 2021


Euskaltermen, “posimagen” eskatuta: irudiondoko (juntu)
https://www.euskadi.eus/app/euskal-terminologia-banku-publikoa/posimagen/kontsultatermino/posimagen/non-du/hizk-es/ter-on

Interneten, glosario honetan, “postimagen”: irudi-ondoko (marrarekin)
file:///C:/Users/ibansani/AppData/Local/Temp/22_glosarioa-1.pdf

Lan honetan: irudi ondoko (aparte)
https://vdocumento.com/reader/full/arreta-pertzeptzioa-eta-motibazioa-ikas-materialaren-hitzaurrea-7-liburu-hau


Hemendik: Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com>
Bidaltze-data: 2021(e)ko azaroaren 29(a), astelehena 14:20
Hona: Itzul <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: [itzul] imagen remanente / afterimage

Egun on:

Irudi bati begira egon, begiak apartatu, begirada beste nonbait finkatu, eta oraindik ere hasierako irudi hori ikusten dugunean sortzen den ilusioari esaten zaio afterimage edo imagen remanente. Gaztelaniaz, imagen residual eta postimagen ere erabiltzen dira.

Ez dut aurkitu euskarazko ordainik, eta bi termino posible bururatu zaizkit: hondar-irudi edo postirudi.

Zer diozue?

Eskerrik asko,

Amaia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211129/e4072735/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago