[itzul] imagen remanente / afterimage
Patxi Petrirena Altzuguren
p.petrirena a bildua elhuyar.eus
Al, Aza 29, 15:30:38, CET 2021
Ni parekoa dirudien batetik hasi naiz Euskaltermen bila, eta <retrogusto,
postgusto, posgusto> "zapore-ondoko" dago jasoa (2002ko fitxa bat eta
2015eko "Sagardogintza Hiztegi"ko beste bat). Sarean "atze-gustu" ere
aurkitu dut testuren batean.
Pentsaketan ari nintzen "zapore-ondoko" ez ote den "zaporeondo" (neurri
batean "ebakiondo" eta halakoen moduan).
Iņakik aurkitutako "posimagen" --> "irudiondo" horrek berretsi egin dit
irudipena.
<https://www.elhuyar.eus/>
*Patxi Petrirena Altzuguren*
*Hizkuntza eta Teknologia*
Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 216
p.petrirena a bildua elhuyar.eus | <p.petrirena a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/>
*PRIBATUTASUN-POLITIKA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
Hau idatzi du IBAŅEZ SAN ROMAN, Iņaki (iibanez a bildua gipuzkoa.eus) erabiltzaileak
(2021 aza. 29, al. (15:11)):
> Euskaltermen, “posimagen” eskatuta: irudiondoko (juntu)
>
>
> https://www.euskadi.eus/app/euskal-terminologia-banku-publikoa/posimagen/kontsultatermino/posimagen/non-du/hizk-es/ter-on
>
>
>
> Interneten, glosario honetan, “postimagen”: irudi-ondoko (marrarekin)
>
> file:///C:/Users/ibansani/AppData/Local/Temp/22_glosarioa-1.pdf
>
>
>
> Lan honetan: irudi ondoko (aparte)
>
>
> https://vdocumento.com/reader/full/arreta-pertzeptzioa-eta-motibazioa-ikas-materialaren-hitzaurrea-7-liburu-hau
>
>
>
>
>
> *Hemendik:* Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com>
> *Bidaltze-data:* 2021(e)ko azaroaren 29(a), astelehena 14:20
> *Hona:* Itzul <itzul a bildua postaria.com>
> *Gaia:* [itzul] imagen remanente / afterimage
>
>
>
> Egun on:
>
>
>
> Irudi bati begira egon, begiak apartatu, begirada beste nonbait finkatu,
> eta oraindik ere hasierako irudi hori ikusten dugunean sortzen den
> ilusioari esaten zaio *afterimage *edo *imagen remanente*. Gaztelaniaz, *imagen
> residual* eta *postimagen *ere erabiltzen dira.
>
>
>
> Ez dut aurkitu euskarazko ordainik, eta bi termino posible bururatu
> zaizkit: *hondar-irudi* edo *postirudi*.
>
>
>
> Zer diozue?
>
>
>
> Eskerrik asko,
>
>
>
> Amaia
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211129/ffdaae2f/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago