[itzul] Desterrado
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
As, Urr 19, 20:06:52, CEST 2021
Ez dut ondo ulertu "joandako lurralde ezagunean aberriratu" hori
*. *
"Aberriratzea" aberrira itzultzea da*. *Beharbada, lurralde ezagun hori
"aberritzat hartu*"* esan nahi duzu. Baldin eta esanahia hori bada,*
Euskaltzaindiaren Hiztegi*ko sarrera hauen bidetik joz gero:
---------------------------------------------------------------------------------------
bertakotu, bertako/bertakotu, bertakotzen
*1* *da* ad. Toki batez mintzatuz, hango bihurtu, bertako egin. *Galiziara
joan eta berehala bertakotu zen*.
*2* (Partizipio burutua izenondo gisa). *Irlandar jatorrizkoak eta ingeles
bertakotuak*.
tokikotu, tokiko/tokikotu, tokikotzen
*da* ad. Bertakotu. *Jende arrotz batzuk, behin zozokeria bat egin
haurkeriaz edo ez zirelako tokikotuak, eta lana galdu*.
lekukotu, lekuko/lekukotu, lekukotzen
*da* ad. Norbait aipatzen den lekuan kokatu, bertakotu. *Emeki-emeki
lekukotu dira juduak Baionan eta besteak lekutu*.
etxekotu, gizartekotu
nazioartekotu, nazioarteko/nazioartekotu, nazioartekotzen
*da*/*du* ad. Nazioarteko bihurtu; nazioartera atera. Ik. *nazioarteratu
<https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=nazioarteratu>*.
*Zergatik ez ekimena nazioartekotu eta beste hizkuntza eta espazio
batzuetara eraman? Etorki dantza taldearekin Parisera joan eta txistuaren
doinuak nazioartekotu zituen*
---------------------------------------------------------------------------------------
erbestera joandakoa eta han lekukotu dena izendatzeko, *erbestekotu *asma
liteke, beharbada.
Hala ere, RAEren hiztegian *transterrar *sarrera ikusita, badirudi
*transterrado
*hitza *atzerriratua/erbesteratua *dela, besterik gabe:
*---------------------------------------------------------------------------------------DLEtransterrar*
Tb. trasterrar.
De *trans-* y *tierra.*
1. tr. Expulsar a alguien de un territorio, generalmente por motivos
políticos. U. t. c. prnl.
*---------------------------------------------------------------------------------------*
*EH *atzerriratu, atzerrira/atzerriratu, atzerriratzen
*1* *da*/*du* ad. Atzerrira, bereziki beharturik, joan; atzerrira eraman.
Ik. *erbesteratu
<https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=erbesteratu>*.
*Gerra denboran etxetik irten eta atzerriratu behar izan zuen*.
*2* (Partizipio burutua izenondo edo izen gisa). *Ume atzerriratuekin
batean. Atzerriratuen aldeko ekintzak. Presoak eta atzerriratuak*.
---------------------------------------------------------------------------------------
<https://www.elhuyar.eus/>
*Alfontso Mujika Etxeberria*
*Hizkuntza eta Teknologia*
Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
a.mujika a bildua elhuyar.eus | <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/>
*PRIBATUTASUN-POLITIKA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
Hau idatzi du neritzel etxeberria , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
erabiltzaileak (2021 urr. 15, or. (00:05)):
> Kaixo, gaztelaniazko "transterrado" hitzaren ordaina ez dut aurkitzen.
> Bere lurraldea uztera beharturik izanik joandako lurralde ezagunean
> aberriratu denari deitzen zaio, lurralde ezezagun batera erbesteratu izan
> denarengandik bereiziz.
> Bururatzen zaizue baliokideren bat?
> Eskerrik asko, aurrez.
> Neritzel
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211019/0b896ca2/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago