[itzul] Desterrado
neritzel etxeberria
neritzel.etxeberria a bildua yahoo.es
Ast, Urr 21, 12:44:08, CEST 2021
Kaixo Alfontso, "aberritzat hartu" esan nahi nuen, zuk diozun adieran.Baina hitzari ñabardura bat erantsi nahi diote, aberria uztera beharturik ezinbestean leku arrotz batera joan beharrean denaren eta bere giroko batera deserriratu eta bertakotua denaren arteko aldea nabarmentzeko.Bertakotu eta tokikotu hitzez gain beste zera bat, alegia.Erbestegaindikoa, agian? Nahiz eta guztiz asetu ez.Eskerrik asko, nolanahi ere.Xabier En martes, 19 de octubre de 2021 20:08:57 CEST, Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus> escribió:
Ez dut ondo ulertu "joandako lurralde ezagunean aberriratu" hori.
"Aberriratzea" aberrira itzultzea da. Beharbada, lurralde ezagun hori "aberritzat hartu" esan nahi duzu. Baldin eta esanahia hori bada, Euskaltzaindiaren Hiztegiko sarrera hauen bidetik joz gero:---------------------------------------------------------------------------------------
bertakotu, bertako/bertakotu, bertakotzen
1 da ad. Toki batez mintzatuz, hango bihurtu, bertako egin. Galiziara joan eta berehala bertakotu zen.
2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Irlandar jatorrizkoak eta ingeles bertakotuak.
tokikotu, tokiko/tokikotu, tokikotzen
da ad. Bertakotu. Jende arrotz batzuk, behin zozokeria bat egin haurkeriaz edo ez zirelako tokikotuak, eta lana galdu.
lekukotu, lekuko/lekukotu, lekukotzen
da ad. Norbait aipatzen den lekuan kokatu, bertakotu. Emeki-emeki lekukotu dira juduak Baionan eta besteak lekutu.
etxekotu, gizartekotu
nazioartekotu, nazioarteko/nazioartekotu, nazioartekotzen
da/du ad. Nazioarteko bihurtu; nazioartera atera. Ik. nazioarteratu. Zergatik ez ekimena nazioartekotu eta beste hizkuntza eta espazio batzuetara eraman? Etorki dantza taldearekin Parisera joan eta txistuaren doinuak nazioartekotu zituen
---------------------------------------------------------------------------------------
erbestera joandakoa eta han lekukotu dena izendatzeko, erbestekotu asma liteke, beharbada.
Hala ere, RAEren hiztegian transterrar sarrera ikusita, badirudi transterrado hitza atzerriratua/erbesteratua dela, besterik gabe:
---------------------------------------------------------------------------------------
DLE
transterrar
Tb. trasterrar.
De trans- y tierra.
1. tr. Expulsar a alguien de un territorio, generalmente por motivos políticos. U. t. c. prnl.
---------------------------------------------------------------------------------------
EH
atzerriratu, atzerrira/atzerriratu, atzerriratzen
1 da/du ad. Atzerrira, bereziki beharturik, joan; atzerrira eraman. Ik. erbesteratu. Gerra denboran etxetik irten eta atzerriratu behar izan zuen.
2 (Partizipio burutua izenondo edo izen gisa). Ume atzerriratuekin batean. Atzerriratuen aldeko ekintzak. Presoak eta atzerriratuak.
---------------------------------------------------------------------------------------
| |
|
Alfontso Mujika Etxeberria
Hizkuntza eta Teknologia
Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
a.mujika a bildua elhuyar.eus | www.elhuyar.eus
PRIBATUTASUN-POLITIKA
|
Hau idatzi du neritzel etxeberria , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com) erabiltzaileak (2021 urr. 15, or. (00:05)):
Kaixo, gaztelaniazko "transterrado" hitzaren ordaina ez dut aurkitzen. Bere lurraldea uztera beharturik izanik joandako lurralde ezagunean aberriratu denari deitzen zaio, lurralde ezezagun batera erbesteratu izan denarengandik bereiziz.Bururatzen zaizue baliokideren bat?Eskerrik asko, aurrez.Neritzel
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211021/c7c2506b/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago