[itzul] Desterrado
neritzel etxeberria
neritzel.etxeberria a bildua yahoo.es
Ast, Urr 21, 13:09:56, CEST 2021
Nik uste 'erbestegaindiko' hitza loturik joan daitekeela, gaztelaniazko hitz-jokoaren ildotik, baina arrazoi duzu esanahia aldatu egiten dela diozunean. Erbesteratze hutsaz haragoko zerbait esan nahi dute "transterrado"rekin.Ez da tokiko adiera bat, hor dago arazoa.'Transerriratu' aukeraren alde egingo dut.Eskerrik asko, berriro ere.
En jueves, 21 de octubre de 2021 12:57:51 CEST, Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus> escribió:
"erbestegaindiko" hori ez nuke ulertuko (eta gaindi postposizioak "erbestez gaindiko" edo "erbestean gaindiko" eskatzen du; eta esanahia beste bat litzateke).Gaztelania orokorrean ez duen adiera berezi bat, tokiko adiera bat, emateko bada, beharbada mailegatzea izan liteke biderik erosoena.
| |
|
Alfontso Mujika Etxeberria
Hizkuntza eta Teknologia
Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
a.mujika a bildua elhuyar.eus | www.elhuyar.eus
PRIBATUTASUN-POLITIKA
|
Hau idatzi du neritzel etxeberria , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com) erabiltzaileak (2021 urr. 21, og. (12:49)):
Bai, Jose, hortik doa kontua.Eskerrik asko.
En martes, 19 de octubre de 2021 20:53:49 CEST, JOSE ASTORKIA LOIDI <j.astorkia a bildua euskalnet.net> escribió:
Nonbait, Mexikon erabiltzen da transterrado hitza: "... palabra que se usa en México para referirse específicamente a los refugiados de la guerra civil española y que finalmente se quedaron definitivamente en este país". "José Gaos (uno de los transterrados más ilustres) fue el que acuñó el término "los transterrados"":https://elpais.com/diario/1989/08/28/opinion/620258410_850215.html.Desterrar: deserriratu. Transterrar: transerriratu? Zuk idatzi duzun erbestekotu?
----- Mensaje original -----
De: Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Fecha: Martes, 19 de Octubre de 2021, 8:09 pm
Asunto: Re: [itzul] Desterrado
A: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Ez dut ondo ulertu "joandako lurralde ezagunean aberriratu" hori.
> "Aberriratzea" aberrira itzultzea da. Beharbada, lurralde ezagun hori "aberritzat hartu" esan nahi duzu. Baldin eta esanahia hori bada, Euskaltzaindiaren Hiztegiko sarrera hauen bidetik joz gero:> ---------------------------------------------------------------------------------------
> bertakotu, bertako/bertakotu, bertakotzen
> 1 da ad. Toki batez mintzatuz, hango bihurtu, bertako egin. Galiziara joan eta berehala bertakotu zen.
> 2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Irlandar jatorrizkoak eta ingeles bertakotuak.
> tokikotu, tokiko/tokikotu, tokikotzen
> da ad. Bertakotu. Jende arrotz batzuk, behin zozokeria bat egin haurkeriaz edo ez zirelako tokikotuak, eta lana galdu.
> lekukotu, lekuko/lekukotu, lekukotzen
> da ad. Norbait aipatzen den lekuan kokatu, bertakotu. Emeki-emeki lekukotu dira juduak Baionan eta besteak lekutu.
> etxekotu, gizartekotu
> nazioartekotu, nazioarteko/nazioartekotu, nazioartekotzen
> da/du ad. Nazioarteko bihurtu; nazioartera atera. Ik. nazioarteratu. Zergatik ez ekimena nazioartekotu eta beste hizkuntza eta espazio batzuetara eraman? Etorki dantza taldearekin Parisera joan eta txistuaren doinuak nazioartekotu zituen
> ---------------------------------------------------------------------------------------
> erbestera joandakoa eta han lekukotu dena izendatzeko, erbestekotu asma liteke, beharbada.
> Hala ere, RAEren hiztegian transterrar sarrera ikusita, badirudi transterrado hitza atzerriratua/erbesteratua dela, besterik gabe:
> ---------------------------------------------------------------------------------------
> DLE
> transterrar
> Tb. > trasterrar.
> De trans- y tierra.
> 1. tr.> Expulsar a alguien de un territorio, generalmente por motivos políticos. U. t. c. prnl.
> ---------------------------------------------------------------------------------------
> EH
> atzerriratu, atzerrira/atzerriratu, atzerriratzen
> 1 da/du ad. Atzerrira, bereziki beharturik, joan; atzerrira eraman. Ik. erbesteratu. Gerra denboran etxetik irten eta atzerriratu behar izan zuen.
> 2 (Partizipio burutua izenondo edo izen gisa). Ume atzerriratuekin batean. Atzerriratuen aldeko ekintzak. Presoak eta atzerriratuak.
---------------------------------------------------------------------------------------
| |
|
> Alfontso Mujika Etxeberria
Hizkuntza eta Teknologia
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
> a.mujika a bildua elhuyar.eus | www.elhuyar.eus
> PRIBATUTASUN-POLITIKA
|
> Hau idatzi du neritzel etxeberria , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com) erabiltzaileak (2021 urr. 15, or. (00:05)):
> Kaixo, gaztelaniazko "transterrado" hitzaren ordaina ez dut aurkitzen. Bere lurraldea uztera beharturik izanik joandako lurralde ezagunean aberriratu denari deitzen zaio, lurralde ezezagun batera erbesteratu izan denarengandik bereiziz.> Bururatzen zaizue baliokideren bat?> Eskerrik asko, aurrez.> Neritzel
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211021/26ef16d1/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago