[itzul] «100 gr zalantza: gramatika-izpiak itzultzaileentzat» (online eta aurrez aurre) - 2022
EIZIE Mila
mila a bildua eizie.eus
Ost, Api 6, 11:11:54, CEST 2022
Patxi Petrirena eta Fernando Rey irakasleekin. Ikastaroa Moodlen egingo da, baina aurrez aurreko saio batekin emango zaio hasiera (saio bat Donostian eta beste bat Bilbon).
Zein dira itzultzaileok euskaraz maizenik izaten ditugun “100 gramatika-zalantzak”, eta zer sartzen da “100 gramo zalantza” dituen zorro batean? Ikerketa batek argitu digu hori dena berriki, eta ondorioen berri ematera gatoz ikastaro honetan. Ez, noski. Geure lanean ere zalantza sortu izan diguten kontu batzuez eta han-hemen aurkitzen ditugun akats batzuez ariko dira bi irakasleok, aurrez aurreko saio batean eta Moodlen (egiazki 100 bat kontu bildu ditugu, eta, beraz, “orduko 10 zalantzako abiadura” dugu aurreikusia, gutxi gorabehera).
Non eta noiz
2022ko maiatzaren 3tik 20ra (Moodlen)
Aurrez aurreko saio bana:
Donostian: maiatzaren 3an, 16:00etatik 19:00etara, Euskaltzaindiaren egoitzan
Bilbon: maiatzaren 4an, 16:00etatik 19:00etara, Euskararen Etxean
Onlineko saioak, Moodle plataforma baten bitartez (norberak ez du ezer instalatu beharrik izango; pasahitza emango zaio).
Izena emateko epea
2022ko apirilaren 6tik 21era, biak barne.
Informazio gehiago eta izen ematea, hemen <https://eizie.eus/eu/jarduerak/eizie_ikastaroak/2022/100-gr-zalantza-gramatika-izpiak-itzultzaileentzat-online-eta-aurrez-aurre-2022>.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220406/81540104/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago