[itzul] Anafora kasu bat

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Or, Abe 16, 10:59:45, CET 2022


Bai, nik ere esango nuke *haien *eta *haiekin *dagokiela, anafora-jokoan
erakusleen graduen espezializazio hori baliatu nahi izatera, erreferenteak
aurreko perpausetako sintagmak direlako eta ez perpaus osoa. Ez dakit
zergatik gertatzen den, baina behin baino gehiagotan ikusi dut testu
batzuetan singularrean espezializazio hori baliatuz hirugarren gradua jarri
duela idazle/itzultzaile batek (*haren*) eta plurala egokitu denean,
berriz, bigarren gradura (*horien*) jo duela idazle/itzultzaile berak.

Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2022 abe.
16, or. (09:50)):

> Erakusle anaforikoen gainean ikasitakoak eta irakurritakoak begiratu ditut
> zalantza bat argitzeko (ez luke zalantza izan behar, baina testu argitaratu
> batetik hartutako aipua da, eta zalantza saihestea gaitzago, hartara), eta
> lankidearekin ere aipatu dut.
> Zuzentzekoa deritzue adibide hau? (Aitortu behar dut behin eta berriroko
> zalantza dudala, eta, akatsa izatera, sustraiak oso barrenera luzatuta
> dituen zalantza dela, eta beraz, behin betiko "herbizidaren" bila
> natorkizue).
>
> *"Abstentzio kausa izango da:*
>
> *Ezkontza-lotura edo ezkontzaren antzeko lotura eta laugarren maila arteko
> odol-ahaidetasuna edo bigarren maila arteko ezkontza-ahaidetasuna izatea
> interesdunetako edozeinekin, erakunde edo sozietate interesdunen bateko
> administratzaileekin, edo prozeduran esku hartzen duten aholkulari, legezko
> ordezkari edo mandatariekin, edo horien bulego berekoa izatea edo horiekin
> elkartuta egotea aholkularitza, ordezkaritza edo mandataritzan."*
>
> Irakurri eta ikasi uste ditudanen arabera, haien eta haiekin beharko luke
> izenordain anaforikoak kasu bietan...
>
> Mila esker.
>
>
>
>
> *Oskar Arana Ibabe*
> [image: Argazkia]
> Leiren, harriz loreak
>
>

-- 
<https://www.elhuyar.eus/>

*Alfontso Mujika Etxeberria*

*Hizkuntza eta Teknologia*


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217

a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>

-- 


-- 
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO 
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea 
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde 
edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager 
baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, 
ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure 
datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, 
haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko 
araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi 
goian adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara 
datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus <mailto:datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221216/47ffb582/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago