[itzul] Esterilidad eta infertilidad

imanol salegi isuuis a bildua gmail.com
Or, Ots 11, 17:32:48, CET 2022


Neu ere Fernandorekin bat, nahiz eta, Interneten ikusitakoagatik,
*ernalezintasun* horrek dagoeneko bidea egin duen. Horregatik, liburuan
termino horiei buruzko argitasun gehiago ematen ez bada, galdera beste modu
batera egin dezakezu, irakurleak ez gehiegi nahasteko edo: Gauza bera al
dira ernaldu ezina eta umerik izan/eduki ezina? Zertan bereizten dira?
(Agian galdera eta erantzuna da aldi berean, baina tira...).

Asteburu ona izan

Mezu hau jaso duzu <fernando.rey a bildua unavarra.es> helbidetik (2022 ots. 11, or.
(16:28)):

> Koldo, zure proposamenari buelta emanda, hau hobea izan liteke:
> - ernalezintasun, esterilidad
> - antzutasun, infertilidad
>
> Mailegua, betiere, hor dago, batik bat hizkera espezializaturako.
>
> Fernando
>
> El Vie, 11 de Febrero de 2022, 15:37, kbiguri , ItzuL-en bidez escribió:
> > Tradizioan, “antzua” eta “agorra” erabili izan dira “fruiturik, umerik
> > edo dagokionik ematen ez duena” esateko. “Antzua” OEHn “estéril” itzulita
> > ematen da adibide askotan. “Antzutasuna”, beraz, “esterilidad” esateko
> > erabil liteke, hizkera espezializatuan.
> > Bestetik, gaur egun beti erabiltzen da “ernalketa” hitza “fertilización”
> > esateko; obulua ernari geratu ezin denean, “infértil” esaten zaio.
> Hortaz,
> > “ernalezintasun” erabil liteke hizkera espezializatuan “infertilidad”
> > esateko.
> >
> >
> > Koldo Biguri
> >
> >> El 11 feb 2022, a las 8:51, Joseba <jepeldebereziartua a bildua gmail.com>
> >> escribió:
> >> 
> >> Egun on:
> >> Biologiako liburu batean, “¿Qué diferencias hay entre la esterilidad y
> >> la infertilidad?” galdetzen dute. Gaztelaniaz ñabardurak daude bi
> >> termino horien esanahian, baina euskara hiztegietan antzutasuna eta
> >> ernalezintasuna erabiltzen dira, biak ere gaztelaniazko esterilidad
> >> hitzaren ordainak, nik uste. Esan didatenez, Medikuntza Fakultatean
> >> (Ginekologia) azpiemankortasun erabiltzen dute gaztelaniazko
> >> infertilidad adierazteko. Interneten erreferentzia bakarra ikusi
> >> dudanez, inoiz horrelakorik itzultzea egokitu zaizuen eta nondik jo
> >> duzuen galdetu nahi dizuet. Edo nondik joko zenuketen, egokituz gero.
> >> Eskerrik asko aldez aurretik.
> >> Joseba.
> >
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220211/1ba8d36a/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago