[itzul] wordfast eta ortografiaren zuzentzailea

Karlos del Olmo zumareus a bildua gmail.com
Ost, Eka 1, 10:26:56, CEST 2022


Bi gauza:

a) PB menuan, begira ezazu ea hau duzun aukeratuta Setup ataleko Segment
aukeran: *Set target segment language to TM's target language*. Hala egon
behar luke.
b) Halaxe balego, sortu beste memoria bat, es-ES > eu-ES, ea horrekin
berdin egin dizun, alegia, zuzenketa, txarto.

Egoskor jarraituz gero, beste sendabide batez saiatuko gara.




Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2022 mai.
31, ar. (21:56)):

> noranzkoa es-eu, Nuria.
>
> Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala <narroiabe a bildua gmail.com> igorleak hau
> idatzi zuen (2022 mai. 31, ar. 19:56):
>
>> Arratsalde on, Oscar eta enparauak.
>> Erabiltzen ari zaren itzulpen-memoriaren hizkuntza-parea eta -noranzkoa
>> es-ES eu-ES da? Egiaztatu hori.
>> Ondo izan
>> Nuria
>>
>>
>> Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2022
>> mai. 31, ar. (19:00)):
>>
>>> Wordfastekin itzultzen ari naizela, etengabe aldatzen dit zuzenketarako
>>> hizkuntza, eta gorriz azpimarratzen dit xede hizkuntzako segmentua,
>>> segmentu bat irekitzen dudan bakoitzean (euskarara itzultzen ari naiz, eta
>>> worden hizkuntza aldez aurretik determinatutzat daukat hautatuta euskara;
>>> alta, segmentu berri bat itzultzeko irekitzen dudan bakoitzean,
>>> gaztelaniara aldatzen dit zuzenketako hizkuntza, nahiz eta worden euskara
>>> daukadan hautatuta zuzenketako hizkuntza moduan, eta hizkuntza aldez
>>> aurretik determinatu moduan).
>>>
>>> Badaki inork zelan konpondu arazo hau?
>>>
>>> Eskerrik asko.
>>>
>>> *Oskar Arana Ibabe*
>>> [image: Argazkia]
>>> Leiren, harriz loreak
>>>
>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220601/1cf157c2/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago