[itzul] Zatikiak zifraz: kasu-marka marratxoarekin ala gabe?
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
As, Eka 14, 17:21:30, CEST 2022
Zenbakiak digituz idaztean, ez da marratxorik erabiltzen digituaren eta
kasu-markaren artean: *3tik 7ra* (eta ez *3-tik 7-ra*).
Zenbaki frakzionarioak ere zenbakiak dira (adibidez, 2/5 = 0,4); beraz,
digituz idazten direnean, ez da marratxorik behar kasu-markarekin lotzeko:
2/5etik (0,4tik).
*Nereak lursailaren 2/4etan (bi laurdenetan) letxugak landatu ditu*.
Hau idatzi du Leire (leirearano a bildua outlook.es) erabiltzaileak (2022 eka. 14,
ar. (10:27)):
> Egun on denoi:
>
> Gaztetxoentzako ikasliburu batean zalantza sortu zaigu. Zatikiak lantzen
> ari dira, eta ez daukagu garbi kasu-marka eranstean marratxoa jarri beharko
> geniekeen edo ez. EIMAren estilo-liburuetan eta Euskaltzaindiaren EBEn-eta
> ez dugu horri buruzko ezer aurkitu.
> Zenbakitzat hartuz gero, ez luke behar; adierazpentzat hartuta, beharbada
> bai?
>
> Norbaitek laguntzerik bai?
>
>
> Hemen bi adibide:
>
> Astearen 2/7-etan ez naiz eskolara joaten.
> Astearen 2/7etan ez naiz eskolara joaten.
> [image: Captura de pantalla 2022-06-14 a las 8.08.42.png]
>
> Nereak lursailaren 2/4-etan letxugak landatu ditu.
> Nereak lursailaren 2/4etan letxugak landatu ditu.
> [image: Captura de pantalla 2022-06-14 a las 8.09.45.png]
>
--
<https://www.elhuyar.eus/>
*Alfontso Mujika Etxeberria*
*Hizkuntza eta Teknologia*
Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
a.mujika a bildua elhuyar.eus | <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>
--
* <https://www.elhuyar.eus/>*
**PRIBATUTASUN-POLITIKA*
<https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>*
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220614/35ba0590/attachment.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 5133 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220614/35ba0590/attachment.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 6597 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220614/35ba0590/attachment-0001.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago