[itzul] Zatikiak zifraz: kasu-marka marratxoarekin ala gabe?

Leire leirearano a bildua outlook.es
As, Eka 14, 18:22:48, CEST 2022


Lasaitua hartzen dugu orain arte ondo aritu garela jakinda. Uste dut denok ere zure erantzunaren zain geundela, Alfontso, eta mila-mila esker hor egoteagatik eta erantzuteko tartea hartzeagatik. Noizbait egin beharko dizugu monumentu bat edo!!!  ;-)

Ondo izan eta hurren arte!

leire

________________________________
Nork: a.mujika=elhuyar.eus a bildua mgeu.postaria.com <a.mujika=elhuyar.eus a bildua mgeu.postaria.com> honen izenean: Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Bidaltze-data: 2022(e)ko ekainakren 14(a), asteartea 17:21
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] Zatikiak zifraz: kasu-marka marratxoarekin ala gabe?

Zenbakiak digituz idaztean, ez da marratxorik erabiltzen digituaren eta kasu-markaren artean: 3tik 7ra (eta ez 3-tik 7-ra).
Zenbaki frakzionarioak ere zenbakiak dira (adibidez, 2/5 = 0,4); beraz, digituz idazten direnean, ez da marratxorik behar kasu-markarekin lotzeko: 2/5etik (0,4tik).
Nereak lursailaren 2/4etan (bi laurdenetan) letxugak landatu ditu.

Hau idatzi du Leire (leirearano a bildua outlook.es<mailto:leirearano a bildua outlook.es>) erabiltzaileak (2022 eka. 14, ar. (10:27)):
Egun on denoi:

Gaztetxoentzako ikasliburu batean zalantza sortu zaigu. Zatikiak lantzen ari dira, eta ez daukagu garbi kasu-marka eranstean marratxoa jarri beharko geniekeen edo ez. EIMAren estilo-liburuetan eta Euskaltzaindiaren EBEn-eta ez dugu horri buruzko ezer aurkitu.
Zenbakitzat hartuz gero, ez luke behar; adierazpentzat hartuta, beharbada bai?

Norbaitek laguntzerik bai?


Hemen bi adibide:

Astearen 2/7-etan ez naiz eskolara joaten.
Astearen 2/7etan ez naiz eskolara joaten.
[Captura de pantalla 2022-06-14 a las 8.08.42.png]

Nereak lursailaren 2/4-etan letxugak landatu ditu.
Nereak lursailaren 2/4etan letxugak landatu ditu.
[Captura de pantalla 2022-06-14 a las 8.09.45.png]


--
[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/ELH_RGB_CLAIM.png]<https://www.elhuyar.eus/>

Alfontso Mujika Etxeberria

Hizkuntza eta Teknologia


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217

a.mujika a bildua elhuyar.eus | <mailto:a.mujika a bildua elhuyar.eus> www.elhuyar.eus<https://www.elhuyar.eus/>


<https://www.elhuyar.eus/>
[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/50Urteurrena.jpg]
PRIBATUTASUN-POLITIKA<https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220614/6f4a3808/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 5133 bytes
Azalpena: image.png
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220614/6f4a3808/attachment-0002.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 6597 bytes
Azalpena: image.png
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220614/6f4a3808/attachment-0003.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago