[itzul] Zatikiak zifraz: kasu-marka marratxoarekin ala gabe?
imanol salegi
isuuis a bildua gmail.com
As, Eka 14, 18:48:05, CEST 2022
Hepa!
Eta berdin egin beharko genuke idazkera zientifikoan idatzitako
zenbakiekin? Berreturekin?
Eskerrik asko!
Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus> igorleak hau idatzi zuen
(2022 eka. 14, Asr 17:43):
> Zenbakiak digituz idaztean, ez da marratxorik erabiltzen digituaren eta
> kasu-markaren artean: *3tik 7ra* (eta ez *3-tik 7-ra*).
> Zenbaki frakzionarioak ere zenbakiak dira (adibidez, 2/5 = 0,4); beraz,
> digituz idazten direnean, ez da marratxorik behar kasu-markarekin lotzeko:
> 2/5etik (0,4tik).
> *Nereak lursailaren 2/4etan (bi laurdenetan) letxugak landatu ditu*.
>
> Hau idatzi du Leire (leirearano a bildua outlook.es) erabiltzaileak (2022 eka. 14,
> ar. (10:27)):
>
>> Egun on denoi:
>>
>> Gaztetxoentzako ikasliburu batean zalantza sortu zaigu. Zatikiak lantzen
>> ari dira, eta ez daukagu garbi kasu-marka eranstean marratxoa jarri beharko
>> geniekeen edo ez. EIMAren estilo-liburuetan eta Euskaltzaindiaren EBEn-eta
>> ez dugu horri buruzko ezer aurkitu.
>> Zenbakitzat hartuz gero, ez luke behar; adierazpentzat hartuta, beharbada
>> bai?
>>
>> Norbaitek laguntzerik bai?
>>
>>
>> Hemen bi adibide:
>>
>> Astearen 2/7-etan ez naiz eskolara joaten.
>> Astearen 2/7etan ez naiz eskolara joaten.
>> [image: Captura de pantalla 2022-06-14 a las 8.08.42.png]
>>
>> Nereak lursailaren 2/4-etan letxugak landatu ditu.
>> Nereak lursailaren 2/4etan letxugak landatu ditu.
>> [image: Captura de pantalla 2022-06-14 a las 8.09.45.png]
>>
>
>
> --
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>
> a.mujika a bildua elhuyar.eus | <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
>
>
> * <https://www.elhuyar.eus/>*
>
> *PRIBATUTASUN-POLITIKA <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>*
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220614/fec1d596/attachment.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 5133 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220614/fec1d596/attachment.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 6597 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220614/fec1d596/attachment-0001.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago