[itzul] Zatikiak zifraz: kasu-marka marratxoarekin ala gabe?
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
As, Eka 14, 22:52:05, CEST 2022
Nire ustez, bai, zeren eta, batera zein bestera adierazi, zenbakiak
baitira. Adibidez, *0,001 =* *10–3* eta *1 000 000 = 10**6* dira.
Horregatik, *0,001era* edo * 10–3ra* eta *1 000 000tik gora* edo *106tik
gora* idatzi beharko genuke, nire iritziz.
Zenbakiak digitu bidez adierazten ditugunean, sinboloak erabiltzen ari
gara. Eta sinboloei marratxoa jartzen diegu kasu-marka hartzen dutenean
(adibidez, neurri-unitateei: "6 *m-ko* sakonera"), baina digituek
azpimultzo berezi bat osatzen dute sinboloetan: salbuespen dira, haiekin ez
baitugu marratxoa erabiltzen kasu-markak lotzeko. Orduan, nik ulertzen
dudan moduan (eta erabiltzen dudan moduan), zenbaki erreal guztietarako
salbuespena da, zenbaki frakzionarioa izan zein notazio zientifikoa
erabiliz adierazita egon (zenbaki irudikari eta konplexuak alde batera utzi
behar dira, digituz eta letra batez adierazten baitira).
----------------------
Eta Leireren aurreko mezuari erantzunez edo: eskerrik asko "loreengatik",
baina nik neure iritzia eman besterik ez dut egin. Arautu gabeko kontuak
direnean, erabilerari eta estiloei erreparatu behar izaten diegu,
ezinbestean, eta, zorionez, estiloa nahikoa definituta eta bateratuta
dago puntu
horietan (beharbada, ez dago behar bezain ondo edo behar bezain xehe
esplizitatuta kasuistika osoa).
Bada arlo horretan berritasun bat: Euskaltzaindia euskara batuaren
ortotipografia lantzen ari da, eta, dirudienez, arau moduan plazaratuko da
(ortotipografian dena arau gisa ematerik ez badago ere, zenbait puntutan
estilo-kontuak baitaude tartean). Ortotipografia teknikoa ere sartzen da
egitasmoan, eta, ondo bidean, oraingo hau eta antzeko zalantza asko argitu
edo zehaztuko dira lan horretan (ez dugu espero behar inolako
"iraultzarik": orain arte erabiltzaile gehienen adostasunez nagusitu den
bidetik joango da, nik uste). Hori ez da berehala izango, ordea. Aurten,
epeak betetzen badira, laburduren, siglen eta sinboloen atalak onartuko
dira.
Hau idatzi du imanol salegi (isuuis a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2022 eka.
14, ar. (18:48)):
> Hepa!
>
> Eta berdin egin beharko genuke idazkera zientifikoan idatzitako
> zenbakiekin? Berreturekin?
>
> Eskerrik asko!
>
> Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus> igorleak hau idatzi
> zuen (2022 eka. 14, Asr 17:43):
>
>> Zenbakiak digituz idaztean, ez da marratxorik erabiltzen digituaren eta
>> kasu-markaren artean: *3tik 7ra* (eta ez *3-tik 7-ra*).
>> Zenbaki frakzionarioak ere zenbakiak dira (adibidez, 2/5 = 0,4); beraz,
>> digituz idazten direnean, ez da marratxorik behar kasu-markarekin lotzeko:
>> 2/5etik (0,4tik).
>> *Nereak lursailaren 2/4etan (bi laurdenetan) letxugak landatu ditu*.
>>
>> Hau idatzi du Leire (leirearano a bildua outlook.es) erabiltzaileak (2022 eka.
>> 14, ar. (10:27)):
>>
>>> Egun on denoi:
>>>
>>> Gaztetxoentzako ikasliburu batean zalantza sortu zaigu. Zatikiak lantzen
>>> ari dira, eta ez daukagu garbi kasu-marka eranstean marratxoa jarri beharko
>>> geniekeen edo ez. EIMAren estilo-liburuetan eta Euskaltzaindiaren EBEn-eta
>>> ez dugu horri buruzko ezer aurkitu.
>>> Zenbakitzat hartuz gero, ez luke behar; adierazpentzat hartuta,
>>> beharbada bai?
>>>
>>> Norbaitek laguntzerik bai?
>>>
>>>
>>> Hemen bi adibide:
>>>
>>> Astearen 2/7-etan ez naiz eskolara joaten.
>>> Astearen 2/7etan ez naiz eskolara joaten.
>>> [image: Captura de pantalla 2022-06-14 a las 8.08.42.png]
>>>
>>> Nereak lursailaren 2/4-etan letxugak landatu ditu.
>>> Nereak lursailaren 2/4etan letxugak landatu ditu.
>>> [image: Captura de pantalla 2022-06-14 a las 8.09.45.png]
>>>
>>
>>
>> --
>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>
>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>
>> *Hizkuntza eta Teknologia*
>>
>>
>> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>>
>> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>>
>> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>>
>> a.mujika a bildua elhuyar.eus | <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>
>>
>>
>> * <https://www.elhuyar.eus/>*
>>
>> *PRIBATUTASUN-POLITIKA <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>*
>>
>>
--
<https://www.elhuyar.eus/>
*Alfontso Mujika Etxeberria*
*Hizkuntza eta Teknologia*
Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
a.mujika a bildua elhuyar.eus | <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>
--
* <https://www.elhuyar.eus/>*
**PRIBATUTASUN-POLITIKA*
<https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>*
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220614/f5abc56d/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 5133 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220614/f5abc56d/attachment-0002.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 6597 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220614/f5abc56d/attachment-0003.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago