[itzul] Zatikiak zifraz: kasu-marka marratxoarekin ala gabe?
imanol salegi
isuuis a bildua gmail.com
Ost, Eka 15, 08:04:00, CEST 2022
Eskerrik asko, Alfontso.
Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus> igorleak hau idatzi zuen
(2022 eka. 14, Asr 23:13):
> Nire ustez, bai, zeren eta, batera zein bestera adierazi, zenbakiak
> baitira. Adibidez, *0,001 =* *10–3* eta *1 000 000 = 10**6* dira.
> Horregatik, *0,001era* edo * 10–3ra* eta *1 000 000tik gora* edo *106tik
> gora* idatzi beharko genuke, nire iritziz.
> Zenbakiak digitu bidez adierazten ditugunean, sinboloak erabiltzen ari
> gara. Eta sinboloei marratxoa jartzen diegu kasu-marka hartzen dutenean
> (adibidez, neurri-unitateei: "6 *m-ko* sakonera"), baina digituek
> azpimultzo berezi bat osatzen dute sinboloetan: salbuespen dira, haiekin ez
> baitugu marratxoa erabiltzen kasu-markak lotzeko. Orduan, nik ulertzen
> dudan moduan (eta erabiltzen dudan moduan), zenbaki erreal guztietarako
> salbuespena da, zenbaki frakzionarioa izan zein notazio zientifikoa
> erabiliz adierazita egon (zenbaki irudikari eta konplexuak alde batera utzi
> behar dira, digituz eta letra batez adierazten baitira).
> ----------------------
> Eta Leireren aurreko mezuari erantzunez edo: eskerrik asko "loreengatik",
> baina nik neure iritzia eman besterik ez dut egin. Arautu gabeko kontuak
> direnean, erabilerari eta estiloei erreparatu behar izaten diegu,
> ezinbestean, eta, zorionez, estiloa nahikoa definituta eta bateratuta dago puntu
> horietan (beharbada, ez dago behar bezain ondo edo behar bezain xehe
> esplizitatuta kasuistika osoa).
> Bada arlo horretan berritasun bat: Euskaltzaindia euskara batuaren
> ortotipografia lantzen ari da, eta, dirudienez, arau moduan plazaratuko da
> (ortotipografian dena arau gisa ematerik ez badago ere, zenbait puntutan
> estilo-kontuak baitaude tartean). Ortotipografia teknikoa ere sartzen da
> egitasmoan, eta, ondo bidean, oraingo hau eta antzeko zalantza asko argitu
> edo zehaztuko dira lan horretan (ez dugu espero behar inolako
> "iraultzarik": orain arte erabiltzaile gehienen adostasunez nagusitu den
> bidetik joango da, nik uste). Hori ez da berehala izango, ordea. Aurten,
> epeak betetzen badira, laburduren, siglen eta sinboloen atalak onartuko
> dira.
>
> Hau idatzi du imanol salegi (isuuis a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2022 eka.
> 14, ar. (18:48)):
>
>> Hepa!
>>
>> Eta berdin egin beharko genuke idazkera zientifikoan idatzitako
>> zenbakiekin? Berreturekin?
>>
>> Eskerrik asko!
>>
>> Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus> igorleak hau idatzi
>> zuen (2022 eka. 14, Asr 17:43):
>>
>>> Zenbakiak digituz idaztean, ez da marratxorik erabiltzen digituaren eta
>>> kasu-markaren artean: *3tik 7ra* (eta ez *3-tik 7-ra*).
>>> Zenbaki frakzionarioak ere zenbakiak dira (adibidez, 2/5 = 0,4); beraz,
>>> digituz idazten direnean, ez da marratxorik behar kasu-markarekin lotzeko:
>>> 2/5etik (0,4tik).
>>> *Nereak lursailaren 2/4etan (bi laurdenetan) letxugak landatu ditu*.
>>>
>>> Hau idatzi du Leire (leirearano a bildua outlook.es) erabiltzaileak (2022 eka.
>>> 14, ar. (10:27)):
>>>
>>>> Egun on denoi:
>>>>
>>>> Gaztetxoentzako ikasliburu batean zalantza sortu zaigu. Zatikiak
>>>> lantzen ari dira, eta ez daukagu garbi kasu-marka eranstean marratxoa jarri
>>>> beharko geniekeen edo ez. EIMAren estilo-liburuetan eta Euskaltzaindiaren
>>>> EBEn-eta ez dugu horri buruzko ezer aurkitu.
>>>> Zenbakitzat hartuz gero, ez luke behar; adierazpentzat hartuta,
>>>> beharbada bai?
>>>>
>>>> Norbaitek laguntzerik bai?
>>>>
>>>>
>>>> Hemen bi adibide:
>>>>
>>>> Astearen 2/7-etan ez naiz eskolara joaten.
>>>> Astearen 2/7etan ez naiz eskolara joaten.
>>>> [image: Captura de pantalla 2022-06-14 a las 8.08.42.png]
>>>>
>>>> Nereak lursailaren 2/4-etan letxugak landatu ditu.
>>>> Nereak lursailaren 2/4etan letxugak landatu ditu.
>>>> [image: Captura de pantalla 2022-06-14 a las 8.09.45.png]
>>>>
>>>
>>>
>>> --
>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>
>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>>
>>> *Hizkuntza eta Teknologia*
>>>
>>>
>>> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>>>
>>> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>>>
>>> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>>>
>>> a.mujika a bildua elhuyar.eus | <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>
>>>
>>>
>>> * <https://www.elhuyar.eus/>*
>>>
>>> *PRIBATUTASUN-POLITIKA
>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>*
>>>
>>>
>
> --
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>
> a.mujika a bildua elhuyar.eus | <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
>
>
> * <https://www.elhuyar.eus/>*
>
> *PRIBATUTASUN-POLITIKA <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>*
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220615/423b136e/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 5133 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220615/423b136e/attachment-0002.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 6597 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220615/423b136e/attachment-0003.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago