[itzul] Zalantza gramatikal bat

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Mar 24, 12:35:05, CET 2022


Kaixo guztioi.

40 urteko epe jarraitu bati buruz ari garelarik "40 urteAN lider izandako
enpresa bat" esan behar baldin bada, eta ez "40 urteTAN lider izandako
enpresa bat" (bigarren horrek "40 urte EZBERDINetan", hots, berrogei
aldiz-edo, esan nahi duela), orduan, lehenbiziko esaldiaren esanahiarekin
ari banaiz, nola jokatu behar dut erakuslea erabiltzen badut?

Alegia, demagun "40 urtean lider izandako enpresa honetaz harro gaude" esan
dudala. Eta jarraian gehitzen dut: "40 urte hauetan, era guztietako
zailtasunak gainditu behar izan ditu".

Ala "40 urte HONETAN, era guztietako zailtasunak gainditu behar izan ditu"
esan behar ote, "40 urteAN", eta ez "40 urteTAN", esan behar izatearekin
koherentziaz?

Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220324/4375d2cd/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago