[itzul] Zalantza gramatikal bat

Patxi Petrirena Altzuguren p.petrirena a bildua elhuyar.eus
Ast, Mar 24, 12:51:33, CET 2022


Badira "40 urte honetan" erako adibideak, ugari, eta entzun ere entzuten
dira (nolanahi ere, ez zait iruditzen "40 urte hauetan" debeku izan behar
dugunik "40 urtean" hobetsi delako batuan "40 urtetan"en aldean).

Adibide banaka batzuk, lehenik aurkitutakoak, Ereduzko Prosa Gaur-etik.

   - ...*mila urte honetan* Apostoluen Aulki Saindua bermatzen, laguntzen
   eta zaintzen dutenen ondokoa eta oinordekoa denarentzat. (Enkiridion,
   Martin Azpilkueta / Piarres Xarrito, Pentsamenduaren klasikoak, 2006)
   - ...erran nahi dut, ene arbasoen bi jauregietako Jaunak *hiru urte
   honetan* gure Erregek laguntzen dituela errentaz eta diru saritan,
   Pirinioetako ibar hertsiak zaintzen dituztelakotz luteranoen aitzi.
   (Enkiridion, Martin Azpilkueta / Piarres Xarrito, Pentsamenduaren
   klasikoak, 2006)


   - Azken hamabost urte honetan ezpatarrain gehiago ontziratu du
   Casablancatik kanpora lan egindako Habanako portuko edozein arrantzale
   profesionalek baino", horrelaxe idatzi zuen 1930ean. (Europako mugetan
   barrena, Edorta Jimenez, Txalaparta, 2000)


   - *Bi urte honetan* ez dut karlista buruzagirik batere ikusi. (Putzu,
   Txillardegi, Elkar, 1999)
   - *Hogeitaka urte honetan* ez duk mugitu. (Putzu, Txillardegi, Elkar,
   1999)


   - Askatasun-borroka dela eta, Punjaben *bi urte honetan* 5.000 hilketa
   izan dira. (India harrigarria, Gotzon Garate, Elkar, 2001)
   - *Hamabost urte honetan* Bonbai bihurtu da giltzurrun merkatu nagusia
   mundu osoan. (India harrigarria, Gotzon Garate, Elkar, 2001)

Patxi

Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2022 mar. 24, og. (12:37)):

> Kaixo guztioi.
>
> 40 urteko epe jarraitu bati buruz ari garelarik "40 urteAN lider izandako
> enpresa bat" esan behar baldin bada, eta ez "40 urteTAN lider izandako
> enpresa bat" (bigarren horrek "40 urte EZBERDINetan", hots, berrogei
> aldiz-edo, esan nahi duela), orduan, lehenbiziko esaldiaren esanahiarekin
> ari banaiz, nola jokatu behar dut erakuslea erabiltzen badut?
>
> Alegia, demagun "40 urtean lider izandako enpresa honetaz harro gaude"
> esan dudala. Eta jarraian gehitzen dut: "40 urte hauetan, era guztietako
> zailtasunak gainditu behar izan ditu".
>
> Ala "40 urte HONETAN, era guztietako zailtasunak gainditu behar izan ditu"
> esan behar ote, "40 urteAN", eta ez "40 urteTAN", esan behar izatearekin
> koherentziaz?
>
> Xabier Aristegieta
>


-- 
<https://www.elhuyar.eus/>

*Patxi Petrirena Altzuguren*

*Hizkuntza eta Teknologia*


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 216

p.petrirena a bildua elhuyar.eus |  <p.petrirena a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>

-- 
* <https://www.elhuyar.eus/>*


**PRIBATUTASUN-POLITIKA* 
<https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>*



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220324/da20a4bf/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago