[itzul] Errege-erregina Katolikoak?

Isa Arrigain iarrigain a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 26, 18:14:42, CEST 2022


Kaixo, Joxemi.

Diozunez, "Errege-erregina katolikoak" jartzea eskatu dugu.
 Euskaltzaindiaren Hiztegian halaxe dago jasota. Ikus EH s.v. *errege, *eta
s.v. *erregina;* bietan letra xehez idatzita dago *katolikoak* hitza.
Hiztegi hori arauemailea denez, badirudi oraingoz behintzat xehez idaztekoa
dela, nahiz EIMAren Onomastikaren hitz-zerrendan larriz azaldu, bai eta
EBEko *errege-erregina *(pl.) sarreran ere.

*Alfontso Jakituna* izenari dagokionez, ez daukat garbi zein den zure
zalantza.
Letra arrunta/xehea erabiltzea da kontua?
Euskaltzaindiaren 192. arauan, "Jakitun" guztiak, eta oro har, goitizen
guztiak, letra arruntean daude idatzita. Hortik segitu dezakegu izen
historikoetako goitizenak hala idaztekoak direla, letra arruntean, alegia.

Hori ez bada, ez dakit non dagoen auzia, zure esaldian bietan Alfontso
Jakituna idatzi baituzu.


Ondo izan


Hau idatzi du Joxemi Hernandez (joxemiher a bildua euskalnet.net) erabiltzaileak
(2022 mai. 26, og. (17:39)):

> Kaixo
> Historiako ikasliburu batean, EIMAk egindako zuzenketak sartzen ari naiz,
> eta honekin zalantza egin dut: Errege-erregina *Katolikoak* zuzentzeko
> eta Errege-erregina katolikoak jartzeko markatu digute, baita Alfontso
> *Jakituna* jartzen duen lekuan Alfontso Jakituna idazteko ere.
>
> Orain arte, EIMAren *Onomastika* liburuko izen-errendan bezala idatzi
> ditugu horiek (Errege-erregina *Katolikoak*, Alfontso *Jakituna*), eta
> EIMAren *Letra larriak erabiltzeko irizpideak* liburuan ere antzekoak
> aipatzen dira:
> "Letra larriz hasita idazten dira izengoiti eta ezizenak. Adibideak:
> Alexandro *Handia*, Antso *Azkarra*…"
>
> Laguntzerik bai?
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220526/0082657b/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago