[itzul] Irulegiko eskua ala Irulegiko Eskua

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Iga, Aza 20, 13:45:50, CET 2022


2019an onartu zuen Euskaltzaindiak 191. araua (*A**rtelanen izenak.
Historiaurreko eta Antzinaroko artelanen izenak*). Arau horrek irizpide
ortotipografiko batzuk ematen ditu Historiaurreko eta Antzinaroko artelanen
eta kidekoen idazkerari buruz (eta “kidekoak” diot, zeren eta “Rosetta
harria”, adibidez, pieza arkeologiko bat baita berez eta ez hainbeste
artelan bat). Orduan, irizpide horiek baliagarriak dira Irulegiko pieza
horren kasuan ere, pieza arkeologiko bat baita, artelana den edo ez
eztabaida alde batera utzita.

Honela dio arau horren atal batek (horiz nabarmendu ditut oraingo gai
honetarako zatirik garrantzitsuenak, eta oin-oharrak kendu ditut):

-----------------------------------------

*Letra larrien eta xeheen erabilera historiaurreko eta Antzinaroko
eskulturetan*

Historiaurreko eta Antzinaroko eskulturetan, sarri askotan gertatzen da
egilea ezezaguna izatea, edo, egilea ezaguna izanik ere, obraren jatorrizko
izena —baldin eta izenik bazuen— ezezaguna izatea. Horregatik, modu deskri
batzailean izendatzen dira, leku-izen bati lotuak askotan. Halakoetan, ohikoa
da izendapenaren osagaiak (izenlaguna eta izena izaten dira gehienetan; eta
generikoak, batzuetan, izenondoa ere izaten du) letra larriz hasita idaztea,
baldin eta generikoak adierazten duena eskulturak irudikatzen duenarekin
bat badator. Adibidez: *Venus Milokoa*, *Elx**-eko Dama*, *Delfosko Auriga*,
*Osunako Zezena*, *Samotraziako Garaipena*, *Farnese Zezena*. Adibide
horietan guztietan, izena ez da jatorrizkoa, ez da egileak emandakoa, eta
eskulturak zer irudikatzen duen adierazten du generikoak: *Elx-eko Dama* dama
baten eskultura da; *Delfosko Auriga* auriga baten eskultura da; *Osunako
Zezena* zezen baten eskultura...

Beste batzuetan, generikoak ez du deskribatzen zer irudikatzen duen
eskulturak, baizik eta objektu-mota. Halakoetan, letra xehez hasita idazten
dira. Adibidez: *Saien estela, Partenoiko frisoa,* *Elginen marmolak,
Rodasko kolosoa, Belvedereko tortsoa, Nefertitiren bustoa, Anavyssosko*
*kurosa*. Izendapen horietan, *estela, friso, marmol, koloso, tortso, busto
eta kuros* izenek eskultura-mota, —objektu-mota, alegia— deskribatzen dute;
alde horretatik, ez dira aurreko saileko dama, *auriga, zezen* eta
*garaipen* izenen gisakoak.

-----------------------------------------

Irulegikoaren kasuan, pentsa daiteke lehen kasuan gaudela, “esku” hitzak
eskulturak irudikatzen duena baita, eta pentsa daiteke ez gaudela bigarran
kasuan, “esku” hitza ez baita, berez, “eskultura-mota” bat izendatzeko
hitza, *busto, tortso* edo *friso* diren bezala. Horregatik, egokia
iruditzen zait *Irulegiko Eskua* idaztea, *Osunako Zezena* edo *Elx-eko
Dama* edo *Delfosko Auriga* kasuetan bezala.

Hau idatzi du Gotzon Egia (gotzonegia a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2022 aza.
20, ig. (10:49)):

> Ohartu naiz azken egunotan Berria «Irulegiko Eskua» hasi dela idazten, hau
> da, *E*skua, letra larriz. Adibide bi: «Ikerlarien iniziatibaz ikertu da
> erromatarren aurreko milurtekoa»
> <https://www.berria.eus/paperekoa/1857/024/001/2022-11-19/ikerlarien-iniziatibaz-ikertu-da-erromatarren-aurreko-milurtekoa.htm>
> eta Igandeko egunkariarekin batera, Irulegiko Eskuaren lamina doan
> banatuko du BERRIAk
> <https://www.berria.eus/albisteak/220894/igandeko-egunkariarekin-batera-irulegiko-eskuaren-lamina-doan-banatuko-du-berriak.htm>
> .
>
> Logika guztia du, begiratu bat emanda Berria-ren estilo liburuan ikusten
> baita, «Ortotipografia» ataleko «Letra larria, xehea eta maiuskula txikia»
> apartatuan, «Objektuen izen bereziak
> <https://www.berria.eus/estiloliburua/eliburua/ortotipografia#732> azaltzerakoan, besteak beste, «Igeldoko Harria» ipintzen dutela
> adibideetan. Uste dut kasu bera dela.
>
> Bestalde, Alfontso Mujikak adiskideak idatzitako *Letra larriak
> erabiltzeko irizpideak*
> <https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eima_estilo_liburu/eu_def/adjuntos/letra_larriak.pdf>
> liburuan 2.2.3.2. Gauzakien izen bereziak atalean dio: «Izen berezia
> dutenean, gauzakiak letra larriz hasita (eta letra etzanez) idazten dira».
> Zalantza egiten dut kasu hau denik, eskuak ez baitu izen berezirik, baina
> adibideetan, besteak beste, «Max Luzea (kanoia)» dakar.
>
> Zer iritzi duzue? Mila esker, aurrez.
>
> --
> Gotzon Egia
> gotzonegia a bildua gmail.com
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>


-- 
<https://www.elhuyar.eus/>

*Alfontso Mujika Etxeberria*

*Hizkuntza eta Teknologia*


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217

a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>

-- 


-- 
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO 
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea 
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde 
edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager 
baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, 
ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure 
datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, 
haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko 
araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi 
goian adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara 
datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus <mailto:datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221120/e7dd446a/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago