[itzul] Irulegiko eskua ala Irulegiko Eskua

Gotzon Egia gotzonegia a bildua gmail.com
Iga, Aza 20, 16:49:03, CET 2022


Mila esker, Alfontso, halako erantzun landuagatik (ohi bezala).

Aitor dut galdera egin dudala pentsatuz zure erantzuna etor zitekeela. Izan
ere, Wikipediako artikuluan (Irulegiko eskua
<https://eu.wikipedia.org/wiki/Irulegiko_eskua>) orain arte letra xehea ari
gara erabiltzen. Alabaina, Berria-ren joerak zalantzatan jarri gaitu. Uste
dut zure iritzia erabakigarri izan daitekeela, Irulegiko Eskua zuzendu eta
erabiltzen hasteko.

Mila esker handi bat zuri, Alfontso.


Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2022 aza. 20, ig. (14:15)):

> 2019an onartu zuen Euskaltzaindiak 191. araua (*A**rtelanen izenak.
> Historiaurreko eta Antzinaroko artelanen izenak*). Arau horrek irizpide
> ortotipografiko batzuk ematen ditu Historiaurreko eta Antzinaroko artelanen
> eta kidekoen idazkerari buruz (eta “kidekoak” diot, zeren eta “Rosetta
> harria”, adibidez, pieza arkeologiko bat baita berez eta ez hainbeste
> artelan bat). Orduan, irizpide horiek baliagarriak dira Irulegiko pieza
> horren kasuan ere, pieza arkeologiko bat baita, artelana den edo ez
> eztabaida alde batera utzita.
>
> Honela dio arau horren atal batek (horiz nabarmendu ditut oraingo gai
> honetarako zatirik garrantzitsuenak, eta oin-oharrak kendu ditut):
>
> -----------------------------------------
>
> *Letra larrien eta xeheen erabilera historiaurreko eta Antzinaroko
> eskulturetan*
>
> Historiaurreko eta Antzinaroko eskulturetan, sarri askotan gertatzen da
> egilea ezezaguna izatea, edo, egilea ezaguna izanik ere, obraren
> jatorrizko izena —baldin eta izenik bazuen— ezezaguna izatea. Horregatik,
> modu deskribatzailean izendatzen dira, leku-izen bati lotuak askotan. Hala
> koetan, ohikoa da izendapenaren osagaiak (izenlaguna eta izena izaten
> dira gehienetan; eta generikoak, batzuetan, izenondoa ere izaten du) letra
> larriz hasita idaztea, baldin eta generikoak adierazten duena eskulturak
> irudikatzen duenarekin bat badator. Adibidez: *Venus Milokoa*, *Elx**-eko
> Dama*, *Delfosko Auriga*, *Osunako Zezena*, *Samotraziako Garaipena*, *Farnese
> Zezena*. Adibide horietan guztietan, izena ez da jatorrizkoa, ez da
> egileak emandakoa, eta eskulturak zer irudikatzen duen adierazten du
> generikoak: *Elx-eko Dama* dama baten eskultura da; *Delfosko Auriga* auriga
> baten eskultura da; *Osunako Zezena* zezen baten eskultura...
>
> Beste batzuetan, generikoak ez du deskribatzen zer irudikatzen duen
> eskulturak, baizik eta objektu-mota. Halakoetan, letra xehez hasita
> idazten dira. Adibidez: *Saien estela, Partenoiko frisoa,* *Elginen
> marmolak, Rodasko kolosoa, Belvedereko tortsoa, Nefertitiren bustoa,
> Anavyssosko* *kurosa*. Izendapen horietan, *estela, friso, marmol,
> koloso, tortso, busto eta kuros* izenek eskultura-mota, —objektu-mota,
> alegia— deskribatzen dute; alde horretatik, ez dira aurreko saileko dama, *auriga,
> zezen* eta *garaipen* izenen gisakoak.
>
> -----------------------------------------
>
> Irulegikoaren kasuan, pentsa daiteke lehen kasuan gaudela, “esku” hitzak
> eskulturak irudikatzen duena baita, eta pentsa daiteke ez gaudela bigarran
> kasuan, “esku” hitza ez baita, berez, “eskultura-mota” bat izendatzeko
> hitza, *busto, tortso* edo *friso* diren bezala. Horregatik, egokia
> iruditzen zait *Irulegiko Eskua* idaztea, *Osunako Zezena* edo *Elx-eko
> Dama* edo *Delfosko Auriga* kasuetan bezala.
>
> Hau idatzi du Gotzon Egia (gotzonegia a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2022
> aza. 20, ig. (10:49)):
>
>> Ohartu naiz azken egunotan Berria «Irulegiko Eskua» hasi dela idazten,
>> hau da, *E*skua, letra larriz. Adibide bi: «Ikerlarien iniziatibaz
>> ikertu da erromatarren aurreko milurtekoa»
>> <https://www.berria.eus/paperekoa/1857/024/001/2022-11-19/ikerlarien-iniziatibaz-ikertu-da-erromatarren-aurreko-milurtekoa.htm>
>> eta Igandeko egunkariarekin batera, Irulegiko Eskuaren lamina doan
>> banatuko du BERRIAk
>> <https://www.berria.eus/albisteak/220894/igandeko-egunkariarekin-batera-irulegiko-eskuaren-lamina-doan-banatuko-du-berriak.htm>
>> .
>>
>> Logika guztia du, begiratu bat emanda Berria-ren estilo liburuan ikusten
>> baita, «Ortotipografia» ataleko «Letra larria, xehea eta maiuskula txikia»
>> apartatuan, «Objektuen izen bereziak
>> <https://www.berria.eus/estiloliburua/eliburua/ortotipografia#732>> azaltzerakoan, besteak beste, «Igeldoko Harria» ipintzen dutela
>> adibideetan. Uste dut kasu bera dela.
>>
>> Bestalde, Alfontso Mujikak adiskideak idatzitako *Letra larriak
>> erabiltzeko irizpideak*
>> <https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eima_estilo_liburu/eu_def/adjuntos/letra_larriak.pdf>
>> liburuan 2.2.3.2. Gauzakien izen bereziak atalean dio: «Izen berezia
>> dutenean, gauzakiak letra larriz hasita (eta letra etzanez) idazten dira».
>> Zalantza egiten dut kasu hau denik, eskuak ez baitu izen berezirik, baina
>> adibideetan, besteak beste, «Max Luzea (kanoia)» dakar.
>>
>> Zer iritzi duzue? Mila esker, aurrez.
>>
>> --
>> Gotzon Egia
>> gotzonegia a bildua gmail.com
>> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>>
>
>
> --
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>
> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
>
>
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
> edo kopiatu mezu honen edukirik.
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko
> harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin nahi
> baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi
> badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako
> eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi goian adierazitako helbidera edo
> helbide elektroniko honetara datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus
>


-- 
Gotzon Egia
gotzonegia a bildua gmail.com
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221120/bfea30b6/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago