[itzul] Horizon 2020

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
Ost, Aza 30, 11:19:17, CET 2022


Egun on:

Europar Batasunaren programa bat da Horizon 2020 delako hori, ikerketaren
eta berrikuntzaren esparrukoa (https://es.wikipedia.org/wiki/Horizonte_2020),
eta molde bertsuan eman izan da beste hizkuntza batzuetan ere: gaztelaniaz,
Horizonte 2020; katalanez, Horitzó 2020; alemanez, Horizont 2020;
frantsesez, Horizon 2020... Laburdura gisa ere erabiltzen da: H2020.

Euskaraz, uste dut ez duela izendapen ofizialik, baina han-hemen aipaturik
ikusi dut, eta ez dago batasunik: Horizon 2020 (jatorrizkoari eutsiz),
Horizonte 2020, Horizontea 2020... Jatorrizkoa (ingelesezkoa) erabiltzea
bada aukera bat; baina, itzultzekotan, nola itzuliko zenukete? «Euskal
Herria 2050» edo «Plan Estrategikoa 2016-2022» moldeari jarraituz, zuzena
litzateke «Horizontea 2020»?

Eskerrik asko,

Amaia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221130/5c611790/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago