[itzul] Horizon 2020

Miren Arratibel arratibelmiren a bildua gmail.com
Ost, Aza 30, 12:06:57, CET 2022


Kaixo, Amaia:
Ba, jatorrizkoari jarraituz Horizon 2020 ez jatzekotan, ni uste dut 2020
Horizontea jarriko nukeela. 2030 Agenda bezala. Eta, denetik ikusten da,
baina plan estrategikoekin eta horrelakoekin ere, 2016-2022 Plan
Estrategikoa beharko luke, nire ustez.
Ez horregatik!

El mié, 30 nov 2022 a las 11:46, Amaia Apalauza (<amaia.apalauza a bildua gmail.com>)
escribió:

> Egun on:
>
> Europar Batasunaren programa bat da Horizon 2020 delako hori, ikerketaren
> eta berrikuntzaren esparrukoa (
> https://es.wikipedia.org/wiki/Horizonte_2020), eta molde bertsuan eman
> izan da beste hizkuntza batzuetan ere: gaztelaniaz, Horizonte 2020;
> katalanez, Horitzó 2020; alemanez, Horizont 2020; frantsesez, Horizon
> 2020... Laburdura gisa ere erabiltzen da: H2020.
>
> Euskaraz, uste dut ez duela izendapen ofizialik, baina han-hemen aipaturik
> ikusi dut, eta ez dago batasunik: Horizon 2020 (jatorrizkoari eutsiz),
> Horizonte 2020, Horizontea 2020... Jatorrizkoa (ingelesezkoa) erabiltzea
> bada aukera bat; baina, itzultzekotan, nola itzuliko zenukete? «Euskal
> Herria 2050» edo «Plan Estrategikoa 2016-2022» moldeari jarraituz, zuzena
> litzateke «Horizontea 2020»?
>
> Eskerrik asko,
>
> Amaia
>


-- 
Miren Arratibel
Tel.: 649726391
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221130/c2d29538/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago