[itzul] Horizon 2020
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ost, Aza 30, 16:36:26, CET 2022
"Next Generation" funtsak ingelesezko izenez aipatuak aditu izan ditut beti.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Miren Arratibel (arratibelmiren a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2022 aza. 30, az. (12:07)):
> Kaixo, Amaia:
> Ba, jatorrizkoari jarraituz Horizon 2020 ez jatzekotan, ni uste dut 2020
> Horizontea jarriko nukeela. 2030 Agenda bezala. Eta, denetik ikusten da,
> baina plan estrategikoekin eta horrelakoekin ere, 2016-2022 Plan
> Estrategikoa beharko luke, nire ustez.
> Ez horregatik!
>
> El mié, 30 nov 2022 a las 11:46, Amaia Apalauza (<amaia.apalauza a bildua gmail.com>)
> escribió:
>
>> Egun on:
>>
>> Europar Batasunaren programa bat da Horizon 2020 delako hori, ikerketaren
>> eta berrikuntzaren esparrukoa (
>> https://es.wikipedia.org/wiki/Horizonte_2020), eta molde bertsuan eman
>> izan da beste hizkuntza batzuetan ere: gaztelaniaz, Horizonte 2020;
>> katalanez, Horitzó 2020; alemanez, Horizont 2020; frantsesez, Horizon
>> 2020... Laburdura gisa ere erabiltzen da: H2020.
>>
>> Euskaraz, uste dut ez duela izendapen ofizialik, baina han-hemen
>> aipaturik ikusi dut, eta ez dago batasunik: Horizon 2020 (jatorrizkoari
>> eutsiz), Horizonte 2020, Horizontea 2020... Jatorrizkoa (ingelesezkoa)
>> erabiltzea bada aukera bat; baina, itzultzekotan, nola itzuliko zenukete?
>> «Euskal Herria 2050» edo «Plan Estrategikoa 2016-2022» moldeari jarraituz,
>> zuzena litzateke «Horizontea 2020»?
>>
>> Eskerrik asko,
>>
>> Amaia
>>
>
>
> --
> Miren Arratibel
> Tel.: 649726391
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221130/4c42048c/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago