[itzul] ERALDATU aditzaren erregimena
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ost, Urr 5, 11:06:31, CEST 2022
Egun on guztioi.
Honako hau itzuli behar dut:
*Los centros ocupacionales se transformarán en centros concertados*
"Bihurtu" aditza baino nahiago dut "eraldatu" erabili.
Eta ez daukat oso argi "transformar A en B" ematean zer kasu-marka jarri
behar ote zaion B horri euskaraz, "eraldatu" aditza erabili nahi izanez
gero.
Ez Euskaltzaindiaren Hiztegia ez Orotarikoa ere ez dira batere joriak
horren adibideetan.
Bakarra aurkitu dut: *Beruna urretan eraldatu. *
Adibide bakar horren arabera, *zentro okupazionalak zentro itundutan
eraldatuko dira* jarri beharko nuke.
Baina zalantza sortzen zait NON mugagabe hori "eraldatu" aditzaren
erregimenagatik den, ala "urre"ren deklinabide bereziaren ondorio den
(hots, "ur"ekin *uretan dago* esaten den bezala, eta ez *urean dago*).
Ezen, bigarren hori balitz kontua, *zentro okupazionalak zentro itunduEtan
eraldatuko dira *jarri beharko nuke.
Zer deritzozue?
Mila esker.
Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221005/555fd5ee/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago