[itzul] ERALDATU aditzaren erregimena
Koldo Biguri
kbiguri a bildua yahoo.es
Ost, Urr 5, 11:31:59, CEST 2022
Ereduzko Prosa Gaur-en, "eraldatu" aditzaren adibide gehientsuenak osagarririk gabe agertzen dira: hau da, "zertan eraldatu" formak nahiko erabilera urria du, baina badira adibideak, singularrean eta pluralean, ez mugagabean; baina bat izan ezik, beste adibide guztiak itzultzaile bakar batenak dira (Arrazoimen hutsaren kritika, IMMANUEL KANT / IBON URIBARRI (Klasikoak, 1999):
Logika orokorrak ezagutzaren eduki oroz abstraitzen du, sarri esan den legez, eta errepresentazioak beste nonbaitetik emango zaizkiola itxaroten du, edonondik izanda ere, honela hauek lehenik adigaietan eraldatzeko, analitikoki gertatzen dena.
udizioen formak (begiespenen sintesiaren adigaian eraldatuta) adimenak esperientzian duen erabilera oro gidatzen duten kategoriak sortu zituen.
Autokontzientziaren errepresentazio orokorrari erantsiko litzaiokeen hautemapenaren objektu txikienak (adibidez, atsegina eta ezatsegina besterik ez) Psikologia arrazionala berehala enpirikoan eraldatuko luke.
honi lotutako substantziaren bakuntasuna erabat desagertzen da adigai honen errealitate objektiboarekin batera, eta oro har pentsatzean dugun autokontzientziaren batasun kualitatibo eta logiko soilean eraldatzen da,
Beste autore batek bakarrik erabiltzen du EPGn, adibide bakarrean (Gezurrak, gezurrak, gezurrak, IBAN ZALDUA(Erein, 2001))
Arbasoen itzal gisa, itsasoaren erasoari aurka egiteko, lurrak lehortzeko, Erdi Aroan zehar borgoinar agintepean egoteko, aro modernoaren egunsentian dukerri eta konderriak probintzia multzo batean eraldatzeko
Koldo Biguri
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221005/348137b0/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago