[itzul] ERALDATU aditzaren erregimena

Kepa Diegez kepa.diegez a bildua gmail.com
Ost, Urr 5, 12:22:00, CEST 2022


Egun on, Xabier:
Ereduzko Prosa Gaur gunean (EPG) adibide mordoa duzu:

https://www.ehu.eus/cgi-bin/ereduzkoa/bilatu09.pl?s=&S=&o=1&z=&h=1&c=&n=bietan&k1=1&m1=lema&h1=eraldatu&f1=&d2=1&m2=lema&h2=&f2=&d3=1&m3=lema&h3=&f3=&d4=1&m4=lema&h4=&f4=&d5=1&m5=lema&h5=&f5=


Kepa Diegez





Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2022 urr. 5, az. (11:23)):

> Egun on guztioi.
>
> Honako hau itzuli behar dut:
>
> *Los centros ocupacionales se transformarán en centros concertados*
>
> "Bihurtu" aditza baino nahiago dut "eraldatu" erabili.
>
> Eta ez daukat oso argi "transformar A en B" ematean zer kasu-marka jarri
> behar ote zaion B horri euskaraz, "eraldatu" aditza erabili nahi izanez
> gero.
>
> Ez Euskaltzaindiaren Hiztegia ez Orotarikoa ere ez dira batere joriak
> horren adibideetan.
>
> Bakarra aurkitu dut: *Beruna urretan eraldatu. *
>
> Adibide bakar horren arabera, *zentro okupazionalak zentro itundutan
> eraldatuko dira* jarri beharko nuke.
>
> Baina zalantza sortzen zait NON mugagabe hori "eraldatu" aditzaren
> erregimenagatik den, ala "urre"ren deklinabide bereziaren ondorio den
> (hots, "ur"ekin *uretan dago* esaten den bezala, eta ez *urean dago*).
>
> Ezen, bigarren hori balitz kontua, *zentro okupazionalak zentro
> itunduEtan eraldatuko dira *jarri beharko nuke.
>
> Zer deritzozue?
>
> Mila esker.
>
>
> Xabier Aristegieta
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221005/d5f8cb4d/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago