[itzul] ERALDATU aditzaren erregimena

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Ost, Urr 5, 13:22:41, CEST 2022


Jatorrizkoaren esanahiak piztu dit zalantza:
< *Los centros ocupacionales se transformarán en centros concertados* >
Lanbide-heziketaren arloan baldin bada, baliteke benetako
*transformazio/eraldaketa/formaldaketa*... gabe, esanahia honelako zerbait
izatea:
*Aurrerantzean zentro okupazionalak zentro itundu(ak) izango dira*
baina testuingururik gabe, ezin jakin*.*

*eraldatu* aditzak ez du tradiziorik erabilera-modu horretan; nolanahi ere,
oinarrian *aldatu *aditza dagoenez, *zertara *erabiltzea litzateke aukera,
eta hala erabili da batzuetan zentzu fisikoarekin (*non *ere bai),
baita *transformatu
*aditzarekin ere:

Juan Garzia

-Bildu, eta konbinatu, eta urtu egiten zituen, forma guztiak bere meneko
dituen forma sinple *hartara eraldatu* beharrez.



izan ere, molekula txiki jakin batzuekin erreakzionatzeko gai da, zenbait
oliorekin kasurako, eta haien artean zubiak sortzeko, sare-ehun trinko eta
beraz *solido batean eraldatuz*: halaxe "lehortzen" da, adibidez,
liho-olioa eguratsean



eguzki forma noble hartatik tenperatura apaleko bero forma endekatu *horretara
eraldatzen* baita energia hori

*Erlatibitatearen teoria*, Albert Einstein / Jose Ramon Etxebarria (2008)

Esan dezakegu, laburbilduz, geometria euklidestarrean
(erreferentzia-espazio jakin batean) koordenatu-sistema pribilegiatuak
daudela - sistema cartesiarrak -, transformazio lineal ortogonalen
bidez *batzuetatik
besteetara transformatzen *direnak.

*Annus Mirabilis*, Albert Einstein / Jose Ramon Etxebarria (2009)

Funtsezkoa da jakitea ezen higiduran dabilen gorputz baten eragina duen
argiaren eremu elektrikoa eta eremu magnetikoa gorputz horrekiko geldi
dagoen koordenatu-*sistema batera transformatzen* direla.

Dena den, osagaiak ez dira koordenatu berrien funtzio arbitrarioak;
aitzitik, halako motakoak dira non (1a) forma berriro *transforma**
daitekeen (1) formara*, lau koordenatuen transformazio jarraitu baten
bitartez.

(zentro okupazionalen adibidean "eraldatu" aditza behartuxea ez ote?
galdetzen diot neure buruari)

Hau idatzi du Kepa Diegez (kepa.diegez a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2022 urr.
5, az. (12:22)):

> Egun on, Xabier:
> Ereduzko Prosa Gaur gunean (EPG) adibide mordoa duzu:
>
>
> https://www.ehu.eus/cgi-bin/ereduzkoa/bilatu09.pl?s=&S=&o=1&z=&h=1&c=&n=bietan&k1=1&m1=lema&h1=eraldatu&f1=&d2=1&m2=lema&h2=&f2=&d3=1&m3=lema&h3=&f3=&d4=1&m4=lema&h4=&f4=&d5=1&m5=lema&h5=&f5=
>
>
> Kepa Diegez
>
>
>
>
>
> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2022 urr. 5, az. (11:23)):
>
>> Egun on guztioi.
>>
>> Honako hau itzuli behar dut:
>>
>> *Los centros ocupacionales se transformarán en centros concertados*
>>
>> "Bihurtu" aditza baino nahiago dut "eraldatu" erabili.
>>
>> Eta ez daukat oso argi "transformar A en B" ematean zer kasu-marka jarri
>> behar ote zaion B horri euskaraz, "eraldatu" aditza erabili nahi izanez
>> gero.
>>
>> Ez Euskaltzaindiaren Hiztegia ez Orotarikoa ere ez dira batere joriak
>> horren adibideetan.
>>
>> Bakarra aurkitu dut: *Beruna urretan eraldatu. *
>>
>> Adibide bakar horren arabera, *zentro okupazionalak zentro itundutan
>> eraldatuko dira* jarri beharko nuke.
>>
>> Baina zalantza sortzen zait NON mugagabe hori "eraldatu" aditzaren
>> erregimenagatik den, ala "urre"ren deklinabide bereziaren ondorio den
>> (hots, "ur"ekin *uretan dago* esaten den bezala, eta ez *urean dago*).
>>
>> Ezen, bigarren hori balitz kontua, *zentro okupazionalak zentro
>> itunduEtan eraldatuko dira *jarri beharko nuke.
>>
>> Zer deritzozue?
>>
>> Mila esker.
>>
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>

-- 
<https://www.elhuyar.eus/>

*Alfontso Mujika Etxeberria*

*Hizkuntza eta Teknologia*


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217

a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>

-- 
* <https://www.elhuyar.eus/>*



-- 
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO 
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA.  DBEO eta PRIBATUTASUN-POLITIKA 
<https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221005/787893fa/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago