[itzul] Mapetako izenburuak, katalogatzaileen deskribapena direnean
Iñaki Lopez de Luzuriaga
inaki.luzuriaga a bildua gmail.com
Lar, Ira 17, 12:23:15, CEST 2022
Egun on denoi:
Baditut esku artean mapa batzuk euskaratzeko. Duda hau sortu zait, eta
kontsultak egiten ari naiz: batzuetan mapek ez dakarte, berez, izenbururik,
eta katalogatzaileak jarri du bere laneko hizkuntzan. Batzuetan, liburutegi
digital ezagunetatik hartu da esku artean dudan informazio bibliografikoa,
hala nola Gallica.
Katalogazioko eskuliburuak
<https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/liburua/katalogazio-arauak/>
ematen ditu irizpide batzuk 4. kapituluan, eta bertan "1.0.3 deskribapenaren
hizkuntza eta idazkera-mota" puntuari egiten dio erreferentzia. Azken puntu
horretan, esaten da datu bibliografikoak dauden hizkuntzan uzteko. Badio
ere "Arau honetatik kanpo daude dokumentu-motaren izendapen orokorra, 1.
eremuan, (...)". 4.1 puntuan azaltzen duenez, dok motaren "izendapen
orokor" hori ez da izenburua.
Beraz, norbaitek eskarmentua balu, egin daiteke / egin ohi da hemen
diskriminaziorik kako zuzen (kortxete) arteko izenburu horietako batzuk
euskaratzea eta beste batzuk ez euskaratzea erabakitzeko orduan? Mapak
dibulgazioko liburu baterako direnean, gehitu ohi da euskarazko itzulpena
era horretako izenburuen azpian, izenburu deskribapen horretan ematen den
deskribatzeko (parentesi artean... edo)?
1700
*[L'Espagne suivant l'éntendue de tous ses Royaumes et Principautés compris
sous les Couronnes de Castille, d'Arago: et de Portugal] *
[H. Jaillot]
[Chez le Sr. Jaillot]
[Paris] [1707 inguru]
1918
*[Razas de Europa]*
[George Phillip & Sons]
[George Phillip & Sons]
l. g. [1930 inguru]
*[Mapa de la Extensión de la Lengua Basca]*
Eugène Coquebert de Montbret
arg. g.
[1810 inguru]
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220917/ac53858d/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago