[itzul] Sostenibilización/ambientalización

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
Al, Api 3, 16:56:01, CEST 2023


Eskerrik asko, Alfontso.

Oraingoz, behintzat, parafrasira joko dut, eta bai, adi ibili beharko dugu,
erabilera zer aldetara makurtzen den ikusteko.

Ongi izan,

Amaia

Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2023 mar. 30(a), og. (17:40)):

> EHUn <  *Iraunkortasuna curriculumean barneratzea* > erabili dute erdal < *Sostenibilización
> Curricular* > euskaratzeko (
> https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/crue-cadep-grupo-sostenibilizacion-curricular).
> Egokia da, eta, oraingoz, hori nahikoa izan daiteke, baina, terminoa modan
> jartzen bada, noranahiko bihurtuko da, "jasangarritu" eta "jasangarritze"
> ate-joka izango ditugu eta, beharbada, haien premia ere izango dugu
> (Euskaltermen, adibidez, baditugu lehendik "xaflagarritu" eta
> "xaflagarritze").
>
> Bestalde, EHUren orri horretan bertan, < la *ambientalización *de la
> comunidad universitaria > euskaratzeko, < unibertsitateko kideen artean *ingurumenaren
> aldeko jarrera *txertatzea> baliatu dute. Kasu horretan, pentsa genezake
> nekezagoa izango dela "ingurumendu" aditza eratzea eta, handik,
> "ingurumentze" aditz-izenera iristea, baina hor dabil dagoeneko (eta testu
> zainduak dira):
>
>
> *TEORÍA Y PRÁCTICA DE LA SOSTENIBILIDAD EN EL ...*
>
> Oro har, ingurumentze hitzaren bidez honako hau. 76. IRAUNKORTASUNAREN
> TEORIA ETA PRAKTIKA UNIBERTSITATEKO CURRICULUMEAN Disziplinarteko Mintegia.
>
>
>
> *Gune Babestuetako Ingurumen-hezkuntzako II. Kongresua*
>
> 2014(e)ko mar. 18(a) — ... 1.100 ikaslek ikasten dute arrakasta eta
> onarpen handiarekin. b) UPCko eskola eta sail bakoitzak barne *ingurumentze
> *plan bat egin zuen, ...
>
>
>
> *186900 UNESCO XII J. Urdaibai eusk*
>
> b) UPCko eskola eta sail bakoitzak barne ingurumentze plan bat egin zuen,
> ikasgaien edukien eta karrera amaierako proiektuen ingurumentzea barne
> hartzen ..
>
>
>
> *societecivile-paysbasque.com <http://societecivile-paysbasque.com>*
>
> *https://societecivile-paysbasque.com
> <https://societecivile-paysbasque.com> › Avis-synth*
>
>
>
> *ingurumentze *» jarraiki bati aurre egiten dion presio sozialarekin...
> Mutazio edo bilakaera hauek galdera berriak sortzen dituzte, eta iduri luke
> erantzunak ...
>
>
>
> *TEORÍA Y PRÁCTICA DE LA SOSTENIBILIDAD EN EL ...*
>
> bertako jardueren *ingurumentzea *izan da. Oro har, ingurumentze hitzaren
> bidez honako hau. 76. IRAUNKORTASUNAREN TEORIA ETA PRAKTIKA
> UNIBERTSITATEKO ...
>
> *Guia Bakeaz EUSK def - Alboan*
>
> turazko ingurumentzea eta CO2 emisioak mu- rrizteko plana? Konpentsazio
> boluntarioari dagokion diru- kopurua inberti al dezaket zuzenean klima-.
>
>
>
> *Europako Batzordeak nabarmendu du, erosketa publiko ...*
>
>
>
> 2016(e)ko mai. 10(a) — Ihobe sozietate publikoak erakunde hornitzaileekin
> egiten duen informazio-kontraste hori lagungarria izan da merkatua
> ingurumentzeko, ...
>
> Hau idatzi du Amaia Apalauza (amaia.apalauza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2023 mar. 30(a), og. (15:51)):
>
>> Arratsalde on, lagunok:
>>
>> Bi termino horiek itzuli behar ditut, eta galduta nabil. Esanahiari
>> dagokionez, esparru batean (eskola-curriculumean, adibidez) iraunkortasun-
>> edo jasangarritasun-irizpideak (*sostenibilización*) eta
>> ingurumen-irizpideak (*ambientalización*) ezartzea izango litzateke,
>> gaingiroki azalduta. Erabili dituzue inoiz? Parafrasia erabiltzea da aukera
>> bat (*curriculumean iraunkortasun-/ingurumen-irizpideak ezartzea,
>> aplikatzea*), baina ba ote termino finkaturik?
>>
>> Eskerrik asko,
>>
>> Amaia
>>
>
>
> --
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>
> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
>
>
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
> edo kopiatu mezu honen edukirik.
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko
> harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin nahi
> baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi
> badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako
> eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi goian adierazitako helbidera edo
> helbide elektroniko honetara datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230403/b038c39d/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago