[itzul] el dinero/dinero

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ost, Abe 13, 21:41:40, CET 2023


Kasu horretan, nik “edo diru bat itzuliko dizugu” jarriko nuke.

Ez dut problemarik ikusten “diru” substantiboaren ondoan “bat” jartzeko.

Esaten da-eta “horren truke, diru bat ematen diote”. Edo “dirutza bat
irabazten du”.  Edo “diru bat jaso du herentzian”.

Xabier Aristegieta


Jon Arbizu <jarbizu a bildua traducci.com> erabiltzaileak hau idatzi du (2023 abe.
13(a), az. (11:09)):

> Kaixo denoi:
>
> Testu batean “O te devolvemos el dinero” agertu zen, eta guk “Edo dirua
> itzuliko dizugu” itzuli genuen, noski.
>
> Orain, bezeroak dio esaldi egokia dela “O te devolvemos dinero”.
>
> Nola jarriko zenukete?
>
>
>
> -          “Edo dirua itzuliko dizugu” (aldatu gabe)
>
> -          “Edo diru bat itzuliko dizugu”
>
> -          “Edo diru-kopuru bat itzuliko dizugu”
>
> -          “Edo diruaren zati bat itzuliko dizugu”
>
> -          “Edo dirurik itzuliko dizugu”
>
> -          ….
>
>
>
> [image: Descripción: Descripción: Descripción:
> cid:2176C910-31EE-43E7-8A72-ADAFD5939BBF a bildua home]
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231213/8c3928aa/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image003.png
Mota: image/png
Tamaina: 91147 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231213/8c3928aa/attachment-0001.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago