[itzul] el dinero/dinero

Dionisio Amundarain itsasondo9 a bildua gmail.com
Ost, Abe 13, 23:00:56, CET 2023


Jakina hau beste gauza bat da. Gauza bat da te devolveremos el dinero eta
beste bat te devolvemo dinero, nahiz eta hau gaztelania den dudan. Esango
balute un dinero, balioke luke. Baina euskaratzeko orduan, jatorrizkoa
zuzena den ala ez ibiltzea nahiko eskakizun itxuragabea dela esango nuke.
Beste gauza bat da, zer esan nahi ote dueni galdezka ibiltzea askotan
gertatzen zaigu.
Zuk diozun "diru bat emango dizugu" zuzena iruditzen zait. Baina hori al da
zure bezeroak adierazi nahi duena?
Hizkuntzarekikoa alde batera utzirik, aski jokamolde xelebrea iruditzen
zait. Baina testuinguru zabala ikusi behar. Dionisio Amundarain

El mié., 13 dic. 2023 21:41, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
escribió:

> Kasu horretan, nik “edo diru bat itzuliko dizugu” jarriko nuke.
>
> Ez dut problemarik ikusten “diru” substantiboaren ondoan “bat” jartzeko.
>
> Esaten da-eta “horren truke, diru bat ematen diote”. Edo “dirutza bat
> irabazten du”.  Edo “diru bat jaso du herentzian”.
>
> Xabier Aristegieta
>
>
> Jon Arbizu <jarbizu a bildua traducci.com> erabiltzaileak hau idatzi du (2023 abe.
> 13(a), az. (11:09)):
>
>> Kaixo denoi:
>>
>> Testu batean “O te devolvemos el dinero” agertu zen, eta guk “Edo dirua
>> itzuliko dizugu” itzuli genuen, noski.
>>
>> Orain, bezeroak dio esaldi egokia dela “O te devolvemos dinero”.
>>
>> Nola jarriko zenukete?
>>
>>
>>
>> -          “Edo dirua itzuliko dizugu” (aldatu gabe)
>>
>> -          “Edo diru bat itzuliko dizugu”
>>
>> -          “Edo diru-kopuru bat itzuliko dizugu”
>>
>> -          “Edo diruaren zati bat itzuliko dizugu”
>>
>> -          “Edo dirurik itzuliko dizugu”
>>
>> -          ….
>>
>>
>>
>> [image: Descripción: Descripción: Descripción:
>> cid:2176C910-31EE-43E7-8A72-ADAFD5939BBF a bildua home]
>>
>>
>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231213/99faed80/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image003.png
Mota: image/png
Tamaina: 91147 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231213/99faed80/attachment-0001.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago