[itzul] el dinero/dinero
Jon Arbizu
jarbizu a bildua traducci.com
Ast, Abe 14, 10:19:37, CET 2023
Bai, hori da. Aseguru bat kontratatzen duzu eta, zerbitzua behar bezalakoa ez bada, “te devolvemos dinero”. Bezeroren batek dirua (diru osoa) erreklamatuko zuen nonbait, eta hortik aldaketa.
Barra-barra erabiltzen dira halakoak (“Si compras con la tarjeta…/Si reservas antes de… , te devolvemos dinero”, eta “dirua” jarriko genuke guztiok, ziur aski, baina kasu bera da
Eskerrik asko erantzunengatik J
Descripción: Descripción: Descripción: cid:2176C910-31EE-43E7-8A72-ADAFD5939BBF a bildua home
De: Dionisio Amundarain [mailto:itsasondo9 a bildua gmail.com]
Enviado el: miércoles, 13 de diciembre de 2023 23:01
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] el dinero/dinero
Jakina hau beste gauza bat da. Gauza bat da te devolveremos el dinero eta beste bat te devolvemo dinero, nahiz eta hau gaztelania den dudan. Esango balute un dinero, balioke luke. Baina euskaratzeko orduan, jatorrizkoa zuzena den ala ez ibiltzea nahiko eskakizun itxuragabea dela esango nuke. Beste gauza bat da, zer esan nahi ote dueni galdezka ibiltzea askotan gertatzen zaigu.
Zuk diozun "diru bat emango dizugu" zuzena iruditzen zait. Baina hori al da zure bezeroak adierazi nahi duena?
Hizkuntzarekikoa alde batera utzirik, aski jokamolde xelebrea iruditzen zait. Baina testuinguru zabala ikusi behar. Dionisio Amundarain
El mié., 13 dic. 2023 21:41, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com> escribió:
Kasu horretan, nik “edo diru bat itzuliko dizugu” jarriko nuke.
Ez dut problemarik ikusten “diru” substantiboaren ondoan “bat” jartzeko.
Esaten da-eta “horren truke, diru bat ematen diote”. Edo “dirutza bat irabazten du”. Edo “diru bat jaso du herentzian”.
Xabier Aristegieta
Jon Arbizu <jarbizu a bildua traducci.com> erabiltzaileak hau idatzi du (2023 abe. 13(a), az. (11:09)):
Kaixo denoi:
Testu batean “O te devolvemos el dinero” agertu zen, eta guk “Edo dirua itzuliko dizugu” itzuli genuen, noski.
Orain, bezeroak dio esaldi egokia dela “O te devolvemos dinero”.
Nola jarriko zenukete?
- “Edo dirua itzuliko dizugu” (aldatu gabe)
- “Edo diru bat itzuliko dizugu”
- “Edo diru-kopuru bat itzuliko dizugu”
- “Edo diruaren zati bat itzuliko dizugu”
- “Edo dirurik itzuliko dizugu”
- ….
Descripción: Imagen quitada por el remitente. Descripción: Descripción: Descripción: cid:2176C910-31EE-43E7-8A72-ADAFD5939BBF a bildua home
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231214/18e74df2/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ~WRD000.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 823 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231214/18e74df2/attachment-0001.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image003.png
Mota: image/png
Tamaina: 91147 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231214/18e74df2/attachment-0001.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago