[itzul] Sean y vayan a ser una comunidad indivisible

Iņaki Lopez de Luzuriaga inaki.luzuriaga a bildua gmail.com
Iga, Abe 17, 22:57:45, CET 2023


Nire ahalegina:

... manatzen dugu gaurgero izan daitezela unibertsitate, gorputz,
kontseilu/kontzeju eta erkidego banazina/zatiezina ....

Iņaki Lopez de Luzuriaga


Hau idatzi du Joxe Mari Berasategi (jxmbezu a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2023
abe. 17(a), ig. (13:06)):

> Egun on:
>
> I. kapituluaren lehen esaldiaren hasiera (letra beltz eta larriak nik
> jarriak dira):
>
> <<Primeramente de confentimiento, & otorgamiento de todos los dichos
> Procuradores, de las dichas tres Univerfidades, del Burgo, Poblacion, &
> Navarreria, de nueftra muy noble Ciudat de Pamplona, *avemos querido, č
> ordenado, queremos, & ordenamos* por las prefentes de nueftra autoridat,
> č poderio Real; *que las dichas tres Jurifdicciones* del Burgo,
> Poblacion, & Navarreria de nuefta dicha muy noble Ciudat de Pamplona, *del
> dia de oy en adelant, ā perpetuo fean, & ayan ā fer DE* vna mefma
> *Univerfidat*, vn *cuerpo*, & vn *Confeillo*, & vna *comunidat
> indivifible*, & todas las rentas...>>
>
> Iruditzen zait “*fean, & ayan à fer” (*sean y vayan a ser*) *hori
> antzinako errege testu baten arrandiari dagokiola (Adolfo Suarezen “puedo
> prometer y prometo” hura ekarri dit gogora), eta geroaldi (*del dia de oy
> en adelant, ā perpetuo)* erredundante bat dela.
>
> Bestalde, uste dut ez dela ahaztu behar “*fean, & ayan à fer” *horren
> osteko* DE *preposizioa.
>
> Nire bost xentimokoa: “bitez eta izan bitez unibertsitate, gorputz,
> kontseilu eta erkidego banaezin bat eta berekoak”
>
> Ezertarako balio badizu...
>
> Ondo izan,
>
> Joxe Mari Berasategi
>
> Hau idatzi du Itzuliz itzulpen zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
> erabiltzaileak (2023 abe. 15(a), or. (16:22)):
>
>> Kaixo.
>>
>> Goiko hori euskaraz ikusi duzue inon?
>>
>> Karlos III.a Erregeak 1423ko irailaren 8an sinatutako itunaren zati bat
>> da.
>>
>> Mila esker, aurrez
>>
>> Joxemari
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231217/7b8d0e19/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago