[itzul] Mecanismo de equidad intergeneracional

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Ast, Ots 9, 13:13:22, CET 2023


Elhuyarren *belaunaldiarteko ekitaterako mekanismo* erabiltzen ari gara.
Duela gutxi gertatu zitzaigun itzulpen batean erabili beharra, eta,
eztabaidatu ondoren, era horretara finkatu genuen barne-glosarioan.

*belaunaldiarteko *loturik idazteko jada arazorik ez dago (*belaunaldi
arteko* idazteko ere ez, jakina), hor baititugu Euskaltzaindiaren
Hiztegian *bokalarteko,
diziplinarteko, eskolarteko, estatuarteko, herriarteko, hiriarteko,
kulturarteko, nazioarteko.*

Garbi dago *intergeneracional *adjektiboa *equidad *izenari dagokiola eta
ez *mekanismo *izenari (*mecanismo de [equidad intergeneracional]* eta
ez *[mecanismo
de equidad] intergeneracional*). Horregatik, badirudi problematikoa izan
litekeela hitz-elkarketara jotzea, *ekitate-mekanismo* hitz-elkartearen
burua *mekanismo *baita, hau da, *ekitate-mekanismoa* mekanismo-mota bat
da, eta, izenlagun bat edo izenondo bat eransten bazaio, badirudi sintagma
horretan "mekanismo" kalifikatzen dela, eta ez "ekitate".

Era horretako elkarteetan, batzuetan, ez dago ulertzeko arazorik edo,
desberdin ulertuta ere, ez dago arazo semantiko handirik. Adibidez,
"baserriko behien esnea" idatzi beharrean "baserriko behi-esnea" jarriz
gero, ez dago arazorik, hala behiak nola esnea baserrikoak baitira, baina
badirudi hori ezin dela orokortu.

Hau idatzi du Ane Lopez (anelpzdz a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2023 ots. 9,
og. (12:36)):

> Kaixo:
> 2023ko urtarrilaren 1ean, *Mecanismo de equidad intergeneracional* (MEI)
> deritzon kotizazioa sartu da indarrean. Eta nominei buruzko testu bat
> itzuli behar dugu orain.
>
> Hainbat modutan aurkitu dugu itzulita han eta hemen:
> Belaunaldi arteko Ekitate Mekanismoa (BEM)
> Belaunaldien arteko Ekitate Mekanismoa (BEM)
> Belaunaldi arteko Ekitaterako Mekanismoa (BEM)
> ...
>
> Zein da egokiena? Legez ezarritako kuota bat izan arren, ez dugu
> euskarazko lege-erreferentziarik aurkitzen.
>
> Mila esker aldez aurretik,
>
> Ane López
>


-- 
<https://www.elhuyar.eus/>

*Alfontso Mujika Etxeberria*

*Hizkuntza eta Teknologia*


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217

a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>

-- 


-- 
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO 
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea 
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde 
edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager 
baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, 
ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure 
datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, 
haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko 
araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi 
goian adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara 
datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus <mailto:datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230209/d13e360e/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago